Maine eta Loira

Frantziako departamendua
Maine-et-Loire» orritik birbideratua)

Maine eta Loira[1] (frantsesez Maine-et-Loire) Frantziako Loirerria eskualdeko departamendua da (49). Prefektura Angers hirian dago. Mugakide ditu Ille eta Vilaine, Mayenne, Sarthe, Indre eta Loira, Vienne, Deux-Sèvres, Vendée eta Loira Atlantikoa departamenduak.

Maine eta Loira (49)
Frantziako departamendua
Maine eta Loira (49)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaLoirerria
PrefeturaAngers
PrefetaChristophe Béchu
-
AzpiprefeturakCholet
Saumur
Segré
Barrutiak4
Kantonamenduak41
Udalerriak363
Kokapena
Koordenatuak47°27′N 0°36′W / 47.45°N 0.6°W / 47.45; -0.6
Azalera7.166 km²
Demografia
Biztanleria824743
Dentsitatea115.091,12475579 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Departamenduak 41 kantonamendu eta 364 udalerri ditu. Hiri nagusiak Angers eta Saumur dira.

Geografia aldatu

 
Maine ibaia Angers zeharkatzean

Lurralde laua da eta muino asko ditu. Punturik gorena Mauges eskualdean da (210 m). Izena ematen dioten Behe Loire ibaia eta Maine ibaiadarra lurraldearen erditik igarotzen dira. Ibai eta ibaiadar gehienetan ontziz ibil daiteke. Erdialdean, Anjouko harana dago.

Ekonomia aldatu

Nekazaritza (mahastiak, fruituak, barazkiak, laboreak) eta abere hazkuntza (betabereak eta zerriak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industrian ehungintza, ardo eta janari industriak, zapatagintza, eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, elektronika nabarmentzen dira. Turismoa ere garrantzitsua da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu