Mahmud Ahmadinejad

Mahmoud Ahmadinejad» orritik birbideratua)

Mahmud Ahmadinejad (persieraz: محمود احمدی‌نژاد‎Mahmūd Ahmadinezhād; Aradan, Semnan, 1956ko urriaren 28a) irandar politikaria da. Irango presidentea izan zen 2005-2013 bitartean, eta Teherango alkatea 2003-2005 bitartean.

Mahmud Ahmadinejad

28. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

2012ko abuztuaren 30a - 2013ko abuztuaren 3a
Mohammed Mursi - Hassan Rouhani
Minister of Petroleum of Iran (en) Itzuli

2011ko maiatzaren 16a - 2011ko ekainaren 2a
Minister of Intelligence (Iran) (en) Itzuli

2009ko uztailaren 26a - 2009ko abuztuaren 5a
Gholam-Hossein Mohseni-Eje'i (en) Itzuli - Heydar Moslehi (en) Itzuli

Irango presidente

2005eko abuztuaren 3a - 2013ko abuztuaren 3a
Muhammad Khatami - Hassan Rouhani
Teherango alkate

2003ko maiatzaren 20a - 2005eko ekainaren 28a
Mohammad-Hassan Malekmadani (en) Itzuli - Mohammad Bagher Ghalibaf
Governor of Ardabil Province (en) Itzuli

1993ko azaroaren 28a - 1997ko urriaren 29a
Bizitza
JaiotzaAradan1956ko urriaren 28a (67 urte)
Herrialdea Iran
BizilekuaNarmak (en) Itzuli
Lehen hizkuntzapersiera
Familia
Ezkontidea(k)Azam Farahi  (1981eko ekainaren 12a -
Hezkuntza
HeziketaIrango Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea
(1975 - Bachelor of Engineering (en) Itzuli : Herri-lan ingeniaritza
Hezkuntza-mailaMaster of Science in Engineering (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, politikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Irango Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaIran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa
Alderdi politikoaIran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna
Society of Devotees of the Islamic Revolution (en) Itzuli

IMDB: nm2258253 Twitter: Ahmadinejad1956 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aradan herrian jaio zen, Garmsarretik hurbil. Urtebete zeukanean bere familia Teheranera aldatu zen. 1976tik aurrera, ingeniaritza zibila ikasi zuen Teherango Elm-o Sanaat unibertsitatean. Bertan, Daftar-e Tahkim-e Vahdat ikasle-talde ultrakontserbadoreko kidea izan zen. Haren esanetan, 1979an parte hartze garrantzitsua izan zuen estatubatuar enbaxadako bahiketan. 1980 aldean Pasdaran (Iraultzaren Zaindariak) milizian sarturik, Iran-Irak gerran jardun zuen, baina ez dago garbi zein izan zen bere zeregina[1]. 1987an, doktoretza lortu zuen trafiko eta garraio ingeniaritzan eta plangintzan.

2003an Teherango alkate hautatu zuen Hiriko Kontseiluak, Iran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna (Etelaf-e Abadgaran-e Iran-e Eslami) talde ultraeskuindarraren sostenguarekin. Bi urteko agintaldian ezeztatu zituen aurreko alkate moderatu eta erreformisten aldaketa asko. 2005eko presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, bigarren itzulian botoen %61,69 bildurik; Haxemi Rafsanjanik %35,92 jaso zuen[2]. Hala ere, kontuan hartu behar da Zaindarien Kontseiluak 1.000 hautagaitza baino gehiago baliogabetu zituela[1].

Ahmadinejaden hitzek polemika sortu zuten mendebaldeko zenbait herrialdetan, besteak beste Israelen aurkako jarrera izateagatik eta Holokaustoa ukatzeagatik[3]. 2009ko hauteskundeak ere irabazi zuen, lehen itzulian %62,63ko babesa lortuta. Hala ere, oposizioak iruzurra salatu zuen, eta potesta jendetsuak izan ziren[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Mahmoud Ahmadinejad. cidob.org (Noiz kontsultatua: 2017-4-6).
  2. Mahmoud Ahmadinejad remporte l'élection présidentielle en Iran. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2017-4-6).
  3. Zubiaurre, Ixiar. Arrazakeriaren aurkako ituna onartuta, bileraren porrota ekidin dute Genevan. Berria egunkaria, 2009ko apirilak 22, CC BY-SA 4.0, medios.mugak.eu (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).
  4. Irango Zaindarien Kontseilua prest dago botoak berriro kontatzeko, baina ez denak. Berria egunkaria, 2009ko ekainak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-4-4).

Kanpo estekak aldatu