Magnesioa sistema biologikoetan funtsezko elementu edo osagai bat da. Normalean, magnesioa Mg+2 ioiaren tankeran agertzen da. Bizitzarentzako funtsezko mantenugai bat dugu magnesioa, izan ere, organismo guztietako zelula guztietan agertzen da. Adibidez, ATPa, zelula-mailako energia mota nagusia, magnesioari loturik egon behar du biologikoki aktiboa izateko. ATPa deitzen duguna, normalean, ATP-Mg da, era aktiboan. Laburbilduz, magnesioak zelulen konposatu polifosfatatu guztien egonkortasunean paper garrantzitsu bat jokatzen du, DNAren eta RNAren sintesiarekin loturik dauden zelula horien egonkortasunean erebai.

Beraien funtzio katalizatzailea burutzeko, 300 entzima inguruk magnesio ioia egotea beharrezkoa dute, horien artean, ATParen sintesian erabilitako entzima guztiek eta DNA zein RNA sitetizatzeko beste nukleotido motak erabiltzen dituzten entzimek. Landareei dagokienez, magnesioa beharrezkoa dute klorofilaren sintesia gauzatzeko eta fotosintesirako.

Biologia-maila, banaketa eta erregulazioa aldatu

Zelula mota ezberdinek magnesioaren kontzentrazio ezberdinak mantentzen dituztela ikusi da animalietan. Landareetan ere berdina gertatzea ez zen arraroa izango. Honek hurrena iradokitzen digu: zelulek modu desberdinean erregulatu dezakete magnesioaren fluxua mintz plasmatikotik kanpoaldera edo barnealdera, zelularen beraren eskakizun metabolikoetan oinarrituta. Magnesio askearen kontzentrazio sistemikoak kontu handiz mantendu behar dira buffering mekanismoak (ioiak proteinetara eta beste molekuletara batzea) eta muffing mekanismoak (ioiak biltegira edo espazio estrazelularretara garraiatzea) konbinatzen direnean.

Magnesioa zelularteko seinale garrantzitsutzat hartzen da landareetan eta azkeneko behaketei esker baita ere animalietan, izan ere, erreakzio biokimikoen bitartekari eta abiarazle paperak jokatzen ditu. Adibide gisa ipini dezakegu Calvin zikloan, kloroplastoan izaten den karbonoaren finkapenaren erregulazioa.

Osasunaren arloan aldatu

1934an idatzi zen lehen aldiz magnesio-faltari buruz. Egunero hartu behar den edo gomendagarria den magnesio kantitatea pertsona bakoitzaren sexuaren, pisuaren eta tamainaren araberakoa da. Eguneko 300-400mg ingurukoa izaten da kantitate hau. Magnesio falta gehienetan ondorengo arazoekin lotzen da: muskuluetako espasmoak, bihotzeko gaitzak edo kardiobaskularrak, diabetesa, hipertentsioa, antsietate-anabasak edo desordenak, migrainak, osteoporosia eta garuneko infartuak. Urritasun-ahulak arraroak dira eta normalean drogen erabileraren albo-ondorioekin dute lotura (hala nola, alkohola) elikagai gutxi jatearekin baino.

Gidatzerakoan urduritasuna aldatu

Magnesioaren kontzentrazioak muskuluen-erlaxazioari edo lasaitasunari zuzenean eragiten dio, zelulen mintzetan lan egiten duelako aipatutako substantziak. Magnesioaren ioiek kaltzioaren zenbait kanal mota ixten dituzte, kanal hauek neuronetara kaltzioa eramateaz arduratzen dira. Magnesio kopuru handiegia badu organismo batek, kanal gehiago itxiko eta blokeatuko dira, horrela, nerbioari aktibotasuna murriztuko zaio.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu