Madurai (India) Tamil Nadu estatuko hiri handi bat da matematika.[1][1], eta Madurai barrutiko zentro administratiboa da. 2011ko erroldaren arabera, Tamil Naduko hirugarren hiri-aglomerazio handiena izan zen, Chennai eta Coimbatoreren ondoren, eta Indiako 44. hiri populatuena.[2] Vaigai ibaiaren ertzean dago Madurai, eta bi milurteko historia dauka. Hirian automobilak, kautxua, produktu kimikoak eta granitoa fabrikatzeko hainbat industria daude.[3]

Madurai
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Indiako barrutiMadurai barrutia
Posta kodea625001
Geografia
Koordenatuak9°55′11″N 78°07′10″E / 9.919661°N 78.119394°E / 9.919661; 78.119394
Map
Azalera147.97 km²
Altuera101 m
MugakideakRamanathapuram barrutia, Dindigul barrutia, Theni barrutia, Virudhunagar barrutia eta Sivaganga barrutia
Demografia
Biztanleria1.561.129 (2015)
Dentsitatea10.550,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia452
Ordu eremuaUTC+05:30
maduraicorporation.in

Historia aldatu

Hiria historia idatzian K.a. III. mendean agertzen da jada: Megasthenesek, Maurya inperioko enbaxadore greziarrak aipatzen du. [4][5][6] Hirian agintea izan duten erresumen artean aipa litezke Pandya dinastia, Txola inperioa, Maduraiko sultanerria, Vijayanagara Inperioa, Madurai Nayak dinastia, Karnatikako sultanerria eta britsainiarren kolonizazioaren garaian Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren aginte zuzenaren pean egon zen, ofizialki Britainiar Raj delakoak gobernatu arte. Britainiarren aroan Madura izenarekin zen ezaguna.

Kultura eta hizkuntza aldatu

Tamil Naduko hiriburu kulturaltzat jotzen dute Madurai. Hiria oso lotuta dago tamilera hizkuntzaren garapenarekin, eta hirugarren Tamil Sangam delakoa, tamil jakintsuen kongregazioa, hirian ospatua zen. Tamileraz, "Thunga Nagaram" esan ohi zaio, "inoiz lo egiten ez duen hiria".[7]

Hiriak monumentu historiko inportamteak ditu, bereziki Meenakshi tenplua eta Tirumalai Nayak jauregia.

Iruditegia aldatu

 
Aireko ikuspegia Meenakshi tenplu paretik.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Madurai» artikulutik itzulia izan da, 2021-11-30 data duen 1057843531 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-11-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu