Madeleine Cabidoche

Euskal espeleologiaren aintzindaria eta sustatzailea

Madeleine Cabidoche, sortzez Guillemet (Paris, 1930eko urriaren 20a - Tarbe, 2018ko urriaren 10a[1]) euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea izan zen.

Madeleine Cabidoche

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMadeleine Guillemet
JaiotzaParis1930eko urriaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTarbe2018ko urriaren 10a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Michel Cabidoche (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, espeleologoa eta biologoa

Hasierak aldatu

Parisen jaioa, 4 urterekin Tarbera mugitu zen eta hor geratu zen bizi osorako. Ogibidez kimika irakaslea, lanetik aparte mendian eta eskian aritzen zen; hor ezagutu zuen Michel Cabidoche senarra, 40. hamarkadan bioespeleologian hasia zena Rene Jeannelen eskutik. 1953tik aurrera Madeleine ere espeleologian murgildu zen, hasieran Bigorra eta Ariege inguruan, batez ere lagin biologikoak jasotzen Mouliseko CNRS laborategiarekin kolaborazioan, Vandel irakaslearen gidaritzapean.

Madeleine 1957ko urrian etorri zen Euskal Herrira lehenengotz: Arphidiako tunel amaitu gabean agertutako kobazuloaren esplorazioan[2] parte hartu zuen Rouch, Iribarren, Michel Bouillon eta Pierre Boucherrekin batera, baita bertan espezie berriak aurkitu ere: Aphoenops ochsi ssp. cabidochei eta Aphoenops eskualduna (Coiffaitek 1959an izendatuak).[3] Mouliseko laborategiaren zaindaria Michel Bouillon espeleologo ozazetarra zen, eta haren laguntzaz Arbailako haitzuloetara sarri etortzen hasi ziren (Koxkarte/Bijou, Cercle Magique, Otsibar, Garaibie...). Tunelak La Verna zulatu zuenean, Cabidoche senar-emazteak Henri Brosseten espedizioaren partaideak ziren, Georges Lepineux, Raoul eta Norbert Casteret, Jose Bidegain eta Jacques Jolfrerekin batera; espedizio horretan gela erraldoiaren lehen argazkiak atera zituzten.[4]

La Vernan ikerketa berritzailea aldatu

1961ean Michel Cabidochek ikerketa-lerro berritzailea abiatu zuen, Madeleinek lagunduta: La Vernan bost estazio biologiko kokatu zituzten,[5] Aphoenopsen urte osoko zikloa aztertzeko; ordura arte inon ere egin gabeko esperientzia.[6] Hilean behin edo birritan Tarbetik etortzen ziren datuak jasotzera,[7] eta azkenean Santa Grazin etxea hartu zuten. Esperientzia lau urtez luzatu zen, CNRS-aren zuzendaritzapean: La Vernan 600 ordu baino gehiago pasatu zituzten; lehendik 5 espezie ezagutzen ziren eta amaieran 26 katalogatuak zituzten;[8] eta Aphoenopsak ikertzeko in situ eginiko lehen lana izan zen.[9]

Zuberoan, espeleologiaren sustatzaile aldatu

Gazte taldeen dinamizatzaile ere aritua zen, eta horrek espeleologo gazte asko erakartzeko balio izan zion: Groupe Spéléo Hautes Pyrénées (GSHP) sortu zuten 1961ean, ez bakarrik gazteekin; urte askotan bakarrik ibili ostean, Max Cosyns aintzindaria ere taldera bildu zen. Haren gidaritzapean 1961etik 1963ra eginiko udako kanpalekuak antolatu zituzten, puntako esplorazioan hasiz: Heile mendia (Odita leizea eta beste), Kakuetako arroilako horma (Marcel Loubensen istripuaren gindaxarekin), Trou Souffleur de Larrandabürü (gerora Arrestelia sistema erraldoia bihurtu zena), Trou Martin, Trou Perdu, Trou du Chien...[10] GHSP-ren kanpalekuak Tarbe, Paube, Perigueux, Namur, Ivry, Montpellier, Gers eta beste leku askotako espeleologoen bilgunea izan ziren.[11] Larran zebiltzaten beste talde nagusiekin (Rouen, Euskal Espeleologoen Elkargoa...) harremana ere bazuten, eta esplorazio horietan zehar, hidrografian ere aritu ziren[12] eta, bistan da, baita lan bioespeleologikoan ere.[3] Madeleine San Martin Harriko Sisteman izandako lehen erreskatearen antolakuntzan izan zen, eta geroko hainbat istriputan ere Kontrol Postua Cabidochetarren etxea izan zen.[13]

Santagraztarrekin harremana estutu ahala, herriko jendeak ere prospekzioetan eta lagundu zien: Casenave, Privat, Eiherabarren, Lascoumes, Lapiere...[14] eta Dominique Prebende, hurrengo urteetan denen artean nabarmendu zena;[15] horrek bere lehen leizea Madeleineren omenez izendatu zuen: “Achama Lezia” (Madeleinek aurkitua zelako, eta Dominiquerentzat hura hazama edo inude espeleologikoa zelako).[16] Denon artean 1965ean Groupe Spéléo de Sainte-Engrâce (GSSE) sortu zuten, bizitza laburrekoa : 25-30 lagun bazeuden ere (Berriex, Bürgübüru, Arako, Alex, Dronde, Bidalur, Bedekaratz, Kurutxaga...) asko baserritarrak ziren eta nekez ateratzen zuten esploraziorako denbora.[17]

Jendea joan, jendea etorri, jarraitzen zuten espeleologoek elkartzeko joera zuten: 1965ean Madeleinek eta senarrak Vianako Printzea Erakundekoekin parte hartu zuten Idopil-Orbaizetako Leze Handiaren esplorazioan (1909an Edouard Martelen taldeak hasitakoa).[18] Urte berean, Yves-Marie semea eta GSSE-ko Dominique Prebenderekin batera,[19] Erusoko hobia aurkitu eta esploratzen hasi ziren (1994n Arresteliako sistemarekin bat egin zuena).[11] 1966an, ARSIP (Association pour la Recherche Spéléologique Internationale à la Pierre Saint Martin) erakundea sortu zen, besteak beste Cabidochetarrek eginiko « sukalde lanari » esker (lehiakide zirenak elkarrekin lan egiteko konbentzituz); bestalde, Madeleinek Arphidiako esplorazioetan parte hartu zuen hainbat taldetako lagunekin (GSSE, Rouen, Aranzadi, Bordele, Paris...), Accoce Gelatik aurrera jarraipena aurkitu zutenean.[9][20]

Helduaroa, eta gazteen jarraipena aldatu

70. hamarkada hasieran, Madeleine eta Michel Cabidoche jada guraso helduak ziren; GSHPko gazteekin ibiltzen ziren halere, Ligoleta inguruko esplorazio eremu berrietan; gazte haien artean zeuden gaur ARSIP-eko kide beterano direnak. 1976an, Dominique Prebende lagun mina Junes Casenaveren “Santa Grazi” pastoralean aritu zenean, Cabidochetarren argazkietako batzuk liburuxkarako erabili ziren.

Michel senarra 1979an hil zitzaion, 50 urterekin ; halere Madeleinek espeleologoekiko harreman estua izaten jarraitu zuen bizitza osoan: bileretara joaten, iritzia ematen, artikuluak idazten, blogak irakurtzen... Arrakoetxea GSHP-ko utzia zuen, etxea zaintzearen truke; beti esaten baitzuen berarentzat oso garrantzitsua zela gaurko espeleologoej beraiek gaztetan hasitako esplorazioekin jarraitzea.[13][21]

Erreferentziak aldatu

  1. Madeleine CABIDOCHE née GUILLEMET - Avis de décès - Simplifia. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
  2. DOUAT, Michel. (1989). «Pierre-St-Martin. La grotte de Arphidia» ARSIP Buletina (Santa Grazi) (16): 164-173..
  3. a b Vives E.. (1980). «Coleoptera, Carabidae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) 10 (II): 563-564..
  4. CABIDOCHE, Madeleine. DOUAT, Michel. (2016). «Ils ont fait la Pierre... Georges Lépineux 1920-2005» Bulletin ARSIP 18: 286-287..
  5. RENAULT, Philippe. (1980). «La vie d'un chercheur: Michel Cabidoche (1929 - 1979)» Spelunca (Paris) 4: 153-154..
  6. CABIDOCHE, Madeleine. 2001. La biospeologie au GSHP. GSHP taldearen 30 urteurrena ospatzen duen argitarapena.
  7. ARSIP. (1989). «Bientôt un siècle d’exploration spéléologique a la Pierre-Saint-Martin» ARSIP Buletina (Santa Grazi) 16: 43-57..
  8. CABIDOCHE, Madeleine. (2003). «La Pierre St. Martin. Michel Cabidoche, un pionnier de l’écologie des profondeurs» Pyrénées. Bulletin Pyrénéen 213 (1): 60..
  9. a b QUEFFELEC, Corentin. (1968). Jusqu’au fond du gouffre. Record du monde à la Pierre Saint-Martin. Tome 1. Spéléo éditions ISBN 978-2910650001..
  10. DE BIE, Paul. VAN HOUTTE, Annette. (2016). «Les amonts du Système d’Anialarra» Bulletin ARSIP (Santa Grazi) 18: 107-132..
  11. a b GUARDIA, Jean Paul. DOUAT, Michel. (2001). «Arresteliako Ziloa: chronique d’une découverte attendue» Bulletin ARSIP (Santa Grazi) 17: 100-104..
  12. DOUAT, Michel. (2002). «La nouvelle carte hydrologique de la Pierre Saint Martin» Bulletin ARSIP (Santa Grazi) 17: 24..
  13. a b Madeleine Cabidoche kom. Pers. 2015-I-31
  14. Le gouffre Lapiere (ou la curieuse histoire d’un gouffre découvert, pêrdu, retrouvé, reperdu, retrouvé... terminé!). SpéléOc 38. Decembre 1986. p.10. “ARSIP info nº24”tik hartua.
  15. Enciclopedia general ilustrada del País Vasco.. Editorial Auñamendi [1970-<2003>] ISBN 8470251473. PMC 35033343. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
  16. PEILLEN, Txomin. (2003-XI-22). «Dominique Prébende Salaberri (1934-2003)» Le Miroir de la Soule.
  17. CABIDOCHE, Madeleine.. (2003). «Beriz arte, Dominique» GSHP aldizkaria: 12-13..
  18. MARTEL, Edouard-Alfred. (1909). «Rapport sur la seconde mission pour l’exploration des Pyrénées souterraines (juillet-août 1909)» Ministère de l’Agriculture. Annales (Paris) 40.
  19. CABIDOCHE, Madeleine. DOUAT, Michel. (2004). «Dominique Prébende Salaber (1934-2003)» ARSIP Info 71: 4..
  20. QUEFFELEC, Corentin. (1978). Jusqu’au fond du gouffre. Tome 2. Arcora, 14 or..
  21. «Le Blog des Tachous: Weekend Sainte Madeleine» Le Blog des Tachous 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).

Kanpo loturak aldatu