Maddi Barber

ikertzailea eta zinegilea

Maddi Barber Gutiérrez (Lakabe, Nafarroa Garaia, 1988ko abuztuaren 23a) nafar zinemagilea da. [1]

Maddi Barber

Bizitza
JaiotzaLakabe1988ko abuztuaren 23a (35 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, Q65163878 Itzuli eta argazki-zuzendaria
IMDB: nm9745020 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lizentziaduna Ikus-entzunezko Komunikazioan, masterra egin zuen Ikusizko Antropologian, Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 proiektuan parte hartu eta Distantziak film luzea zuzendu zuen modu kolektiboan [2]. 2018an, Yours Truly film laburra egin zuen Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera (Punto de Vista jaialdiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen).[3]

2018ko Donostiako Zinemaldian 592 metroz goiti dokumentala aurkeztu zuen Zabaltegi-Tabakalera begirada berriak bilatzen dituen sailean. Itoitzen urak hartutako lurraldearen inguruan filmatutako dokumentala. [4][5] 2019an berriz, Urpean lurra filma estreinatu zuen, Donostiako 67. Zinemaldian Zabaltegi-Tabakalera sailean [6] [7]

Lanak aldatu

Filmografia aldatu

Sariak aldatu

  • 2010ean Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra” izeneko lanarekin. [10]
  • 2012an BBK-k, Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako saria lortu zuen, 25 urtetik gorako kategorian. Euskara, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz lotura duten film laburrak lehiaketan. [11]
  • 2018an saritua izan zen Nafarroakoo Artista Gazteen Topaketetan Ikus-entzunezko proiektuen sailean. Epaimahaiak 592 metroz goitin egindako lana saritu nahi izan zuen. [12]
  • 2018an Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa irabazi zuen Elizondon (Nafarroa) [13]
  • 592 metroz goiti filma 2019ko Goya Sarietarako aurretiko hautaketan egon zen [14]
  • 2019an Urpean lurra filmari Montaia onenaren eta Kartelik onenari sari eman zioten Valentziako nazioarteko erdimetraien jaialdian, La Cabinaren XII. edizioan [15]
  • 2020an Gorria lanagatik epaimahaiaren sari berezia DocumentaMadrid Nazioarteko zine jaialdian.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Ilintxeta, Reyes. (2019-01-20). «"Nola egin daiteke paisaiaren edo leku baten dolua?"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Maddi Barber» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  3. «X Films - Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia» www.puntodevistafestival.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  4. «Kimuak» www.kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  5. «Maddi Barber: 'Itoitzek eragiten dizkidan kontraesanak filmatu nahi nituen'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  6. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. ««Itoizko urtegiaren kontraesanak gugana ekarri nahi ditu filmak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  7. «Maddi Barber, '592 metroz goiti' filmaren zuzendaria» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  8. (Gaztelaniaz) Muguiro, Laura Puy. (2020-03-04). «Maddi Barber: "Me gusta abrir películas que se quedan en el malestar"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  9. «Maddi Barber eta Marina Lameiroren 'Paraíso' aurkeztu du Artiumek - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  10. Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra. .
  11. «BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  12. https://iratiirratia.eus/index.php/2018/10/18/maddi-barber-saritua-izan-da-nafarroako-artista-gazteen-topaketetan/
  13. «Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa Maddi Barberek irabazi du - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  14. «592 metroz goiti » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  15. (Gaztelaniaz) «“ELECTRIC SWAN” Y “HAUNTED” SE ALZAN CON EL PREMIO A MEJOR MEDIOMETRAJE DE SECCIÓN OFICIAL Y AMALGAMA DE LA XII EDICIÓN DE LA CABINA» La cabina 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  16. (Gaztelaniaz) «Documenta Madrid premia la experimentación, la vuelta al campo y la memoria de la emigración cubana» Cine con Ñ (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Kanpo estekak aldatu