Marie-Jeanne Phlippon Roland, Madame Roland izenaz ezaguna (Paris, 1754ko martxoaren 17a - ibidem, 1793ko azaroaren 8a) frantses politikaria izan zen, Jean-Marie Roland de la Platièren emaztea. Garai hartako emakume gehienek baino prestakuntza askoz ere hobea jaso zuen gaztetan, eta kartsu jokatu zuen hasieratik iraultzaren alde. Rousseau miretsi zuen biziki. Senarrari lagundu zion Lyonen, eta 1791. urtetik aurrera, girondinoen buruzagi bihurtu zen, eta eragin handia izan zuen girondinoen gobernuan. 1793ko maiatzean preso hartu zuten, girondinoen aurkako esetsaldiaren ondorioz, eta 1793ko azaroan hil zuten gillotinan.

Madame Roland

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakמארי-ז'אן פיליפון
JaiotzaParis1754ko martxoaren 17a
Herrialdea Frantziako Erresuma  (1743 -  1792)
Frantziako Lehen Errepublika  (1792 -  1793)
HeriotzaParis1793ko azaroaren 8a (39 urte)
Hobiratze lekuaMadeleine Cemetery (en) Itzuli
Parisko katakonbak
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Jean-Marie Roland de la Platière  (1780ko otsailaren 4a -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCoquette (en) Itzuli

Berari egozten zaio urkamendira zeramatela askatasunaren estatuaren aurrean bota zuen esaldia: "Askatasuna, zenbat hilketa egiten dira zure izenean...

Erreferentziak aldatu