Madame Charpentierren erretratua

Madame Charpentierren erretratua (frantsesez: Madame Georges Charpentier) Pierre-Auguste Renoir margolari frantziarraren margolanik ezagunenetako bat da. Olioa oihal gainean izeneko teknikarekin egina dago. 46,5 zentimetro luze eta 38 zentimetro zabal ditu. 1876 eta 1877 bitartean margotu zen. Galerie nationale du Jeu de Paume izeneko museoan egon zen, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, Parisen, Frantzian.

Madame Charpentierren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1876
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak46,5 (altuera) × 38 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2244
Historia
Erakusketak3rd impressionist exhibition (en) Itzuli

Erretratu hau, oraindik, inpresionismoaren barnean dago. Beste margolan handiago baten prestaketa-margolana da, Madame Charpentier eta bere seme-alabak izenekoa, New Yorkeko Arte Museo Metropoliarrean dagoena. Kasu honetan, erretratuan agertzen den pertsona, orban zuri bat da atzealde beltz baten gainean, non lorez apaindutako gortinak erdikusi daitezkeen. Bera, bere ezkerrerantz itzultzen da, alde horretan dagoen norbaiten elkarrizketa entzuten ariko balitz bezala. Protagonista, Georges Charpentierren emaztea zen, musika editore ospetsua, bere geletan, politikari, intelektual eta artisten biltzarrak ospatzen zirelarik.

Kanpo estekak aldatu