Mackenzie Foy

aktore estatubatuarra

Mackenzie Christine Foy (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 2000ko azaroaren 10a)[1] aktorea eta modeloa da. Krepuskulu saga: egunsentia - Bigarren zatia[2] filmeko Renesmee Cullen pertsonaia interpretatzeagatik eta Christopher Nolanen Interstellar filmean (2014) Murph Cooper gaztea interpretatzeagatik ezaguna da.

Mackenzie Foy

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMackenzie Christine Foy
JaiotzaLos Angeles2000ko azaroaren 10a (23 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, haur-aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3237775 Allocine: 487728 Rottentomatoes: celebrity/mackenzie_foy Allmovie: p703284 TV.com: people/mackenzie-foy
Twitter: mackenziefoy Instagram: mackenziefoy Discogs: 4113484 Edit the value on Wikidata

Karrera aldatu

Modelo lanak aldatu

2004ean sartu zen modeloen munduan, besteak beste, Banana Republic, Garnet Hill, Polo Ralph Lauren eta Guess Kidsentzat lan eginez. Beste hainbat enpresentzat ere lan egindu, hala nola, Rubbermaid, Jones Apparel Group, The Walt Disney Company, Mattel, Target Corporation, Talbot, Gap, eta Monnalisa Dreams enpresentzat. Mota ezberdinetako hainbat iragarkietan ere ikusi ahal izan dugu, jarraian ageri diren enpresetan egin du lan: Burger King, Kohl's, BlackBerry, Comcast eta Pantene.

Antzezlanak aldatu

Strong Medicine, Charmed, 'Til Death, Hawaii Five-0, FlashForward eta R.L. Stine's The Haunting Hour telesaietan parte hartu du.

2012an Renesmee Carlie Cullen Swan pertsonaia antzeztu zuen Krepuskulu saga: egunsentia - Bigarren zatia filmean, Kristen Stewart, Robert Pattinson eta Taylor Lautnerrekin batera.[3] 2013an The Conjuring filmean Cynthia Perron pertsonaia interpretatu zuen. 2014an Interstellar filmean Murph izeneko 10 urteko neskatila bat, Matthew McConaugheyek antzeztu zuen Joseph Cooper pertsonaiaren alaba zena, interpretatu zuen. Aipatutako filmean, Anne Hathaway, Jessica Chastain eta Ellen Burstyn bezalako aktore ospetsuek parte hartu zuten. 2010ean Hawaii Five-0 telesaileko lehen denboraldiko 7. kapituluan neska bat antzezten ikusi ahal izan genuen.

2015an Foy The Little Prince filmeko Neska Gaztearen ahots estatubatuarra bikoiztearen arduraduna izan zen, film hau Antoine de Saint-Exupery frantsesaren lanean oinarrituta dago.[4] Orain dela gutxi Clara pertsonaia antzeztuko zuela iragarri zuen kraskagailua eta 4 erresumak filmean, Disneyk ekoiztutako film honetan Morgan Freeman aktoreak eta Misty Copeland dantzariak parte hartuko dute, besteak beste. 2018an argitaratzea espero da.

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2004 Strong Medicine Neska gaztea
2006 Charmed Gelakidea 8. denboraldia
Good Day LA Modeloa Lisa LA Children Place Fashion
2009 'Til Death Neska gaztea "No Complaints" pasartea
2010 FlashForward Kate Erskine "Blowback" pasartea
Hawaii Five-0 Lily Wilson "Ho'apono" pasartea
2012 The Twilight Saga: Breaking Dawn – Part 2 Renesmee Carlie Cullen I eta II zatiak
R.L. Stine's The Haunting Hour Natalie "The Return of Lilly D" pasartea
R.L. Stine's The Haunting Hour Georgia Lomin "Red Eye" pasartea
Ernest & Celestine Celestine Ahots estatubatuarrarentzako bikoizketa
2013 The Conjuring Cindy Perron
Wish You Well Louisa
Plastic Jesus Daisy
2014 Interstellar Murphy Cooper
The Boxcar Children Violet Ahotsa
The Cookie Mobster Sally Telebistarentzako filma
2015 The Little Prince Neska gaztea Ahots estatubatuarrarentzako bikoizketa
2018 Kraskagailua eta 4 erresumak Clara ekoizpen-ondorengo fasean

Sariak eta izendapenak aldatu

Urtea Sariak Kategoria FIlma Emaitza
2013 Golden Raspberry sariak Bikote txarrena The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 2 Irabazlea
Young Artist Award Film bateko antzezpenik onena - Antzezle gazterik onena Proposatua
2014 St. Louis Film Critics Association Banaketako aktorerik onena Interstellar Proposatua
Washington DC Area Film Critics Association Awards Antzezpen gazterik onena Proposatua
Premios Phoenix Film Critics Society Antzezpen gazterik onena - Banaketako aktorea Proposatua
2015 Broadcast Film Critics Association Awards Antzezle gazterik onena Proposatua
Saturn Award Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Mackenzie Foy», El Multicine. 2018eko urtarrilaren 7an ikuskatua.
  2. (Gaztelaniaz) «Robert Pattinson y Kristen Stewart serán papás de Mackenzie Foy», Ideal.es, 2010-10-03. 2018ko urtarrilaren 7an ikuskatua.
  3. (Ingelesez) «Mackenzie Foy Breaking Dawn - Part 2», IMDB. 2018ko urtarrilaren 7an ikuskatua.
  4. (Gaztelaniaz) «"El Principito" conquista el festival de Cannes»[Betiko hautsitako esteka], El Horizonte. 2018ko urtarrilaren 7an ikuskatua.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mackenzie Foy