Mack Sennett (Michael Sinnott jaioa; Richmond, Quebec, 1880ko urtarrilaren 17aWoodland Hills, Kalifornia, 1960ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Antzezlea, zuzendaria eta produktorea izan zen. Music-hallean lan egin zuen zineman hasi aurretik. 1909an eta 1910ean, Griffithen film barregarrietan lan egin zuen, antzezle gisa. 1912an, Keystone Comedies Corp. produkzio-etxea sortu zuen, Estatu Batuetako zinema mutu barregarriaren eskolan garrantzi handia izan zuena. 1915ean, Triangle-Keystone enpresa sortu zuen, Griffithekin eta Incerekin batera. Antolatzaile bikaina izan zen, talentu handiko antzezle berriak ezagutarazi zituen, eta umore estilo berezi bat sortu zuen, basatia eta absurdoa, egunerokotasunari atxikia, harrapaketan eta ihesean, bata besteari lotutako gag-etan eta etengabeko txikizioan oinarritua. Ospe handia izan zuten antzezleak kontratatu eta ezagutarazi zituen: Charles Chaplin, Roscoe Arbuckle (Fatty), Ben Turpin, Harry Langdon, Wallace Beery... Polizia-talde bat (Keystone Cops) eta suhiltzaile-talde bat sortu zituen, benetako gertakizunetara bidali ondoren, bere film barregarrietan agertzen zirenak. Berak sortutako Bathing Beauties emakume-taldeak (Gloria Swanson tartean, besteak beste) erotismo kutsua eman zien bere film askori. Arrakasta handia izan zuen, eta eskandalua ere sortu zuen. 1914tik aurrera, zuzendaritza utzi, eta filmak gainbegiratzeari ekin zion. Zinema soinuduna hasi zenean, haren zinemagintza gainbeheran zegoen, eta 1935ean, zinema utzi zuen. 1100 bat film egin zituen.

Mack Sennett

Bizitza
JaiotzaMelbourne (Quebec)1880ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWoodland Hills1960ko azaroaren 5a (80 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, aktorea, gidoilaria, argazki-zuzendaria, telebista aurkezlea, musikagilea, zinema aktorea, producer (en) Itzuli eta komediantea
Jasotako sariak
Genero artistikoafilm mutua

IMDB: nm0784407 Allocine: 13013 Allmovie: p110811 TCM: 174183 TV.com: people/mack-sennett IBDB: 59570
Find a Grave: 942 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mack Sennett  


  Artikulu hau Quebeceko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.