Maastricht[1] Herbehereetako hego-ekialdeko hiria da, Limburgeko hiriburua.

Maastricht
Maastricht
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Limburg
Izen ofizialaMaastricht
Jatorrizko izenaMaastricht
Posta kodea6200–6229
Geografia
Koordenatuak50°52′N 5°41′E / 50.87°N 5.68°E / 50.87; 5.68
Map
Azalera60.06 km²
Altuera49 m
MugakideakValkenburg aan de Geul, Meerssen, Eijsden-Margraten, Lanaken, Riemst eta Visé
Demografia
Biztanleria120.227 (2021eko urtarrilaren 1a)
−1.348 (2020)
Dentsitatea2.001,78 bizt/km²
Etxebizitzak67.775
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia043
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakKoblentza, Chengdu eta Lieja
MatrikulaM
Hizkuntza ofizialanederlandera eta limburgera
gemeentemaastricht.nl, maastrichtportal.nl eta gemeentemaastricht.nl

Geografia aldatu

Maas edo Mosa ibaiaren ertzean dago, Belgikako mugaren ondoan, Liejako iparraldean, Juliana-Lieja-Maastricht eta Zuid-Willems ubideen elkargunean. Ehun, paper, larru, buztin eta garagardogintza dira industrian garrantzi handiena duten arloak. Unibertsitatea, musika-kontserbatorioa, arte-akademiak. Hegoaldean St. Pietersberg-eko meatzeak daude (322 km galeria lurpean), erromatarren garaietan zulatzen hasiak; Espainiako erregeen kontrako gerretan iheslarien babesleku izan ziren, eta Bigarren Mundu Gerran arte-ondasunen eta iheslarien gordeleku.

Banaketa administratiboa aldatu

Auzoak aldatu

  1. Maastricht-Centrum barrutia: Binnenstad, Jekerkwartier, Kommelkwartier, Statenkwartier, Boschstraatkwartier, Sint Maartenspoort, Wyck-Céramique;
  2. Zuid-West barrutia: Villapark, Jekerdal, Biesland, Campagne, Wolder, Sint Pieter;
  3. Noord-West barrutia: Brusselsepoort, Mariaberg, Belfort, Pottenberg, Malpertuis, Caberg, Oud-Caberg, Malberg, Dousberg-Hazendans, Daalhof, Boschpoort, Bosscherveld, Frontenkwartier, Belvédère, Lanakerveld;
  4. Noord-Oost barrutia: Beatrixhaven, Borgharen, Itteren, Meerssenhoven, Wyckerpoort, Wittevrouwenveld, Nazareth, Limmel, Amby;
  5. Zuid-Oost barutia: Randwyck, Heugem, Heugemerveld, Scharn, Heer, De Heeg, Vroendaal.

Historia aldatu

382an apezpiku-egoitza zen. 1204tik aurrera Brabanteko dukerriaren barruan egon zen. 1632an Herbehereen mendean geratu zen. Espainiarren, orangetarren eta frantsesen mende egon ondoren, 1830-1832an belgikarren erasoari eutsi, eta Herbehereetako parte izaten jarraitu zuen. 1992an, Europako Erkidegoko herrialdeen ekonomia arautzen duen izen bereko hitzarmena izenpetu zen bertan.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Maastricht)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 6 9 13 17 20 22 22 19 15 9 5 13.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 2 3 5 8 13 16 17 17 14 11 6 3 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 0 2 4 8 11 12 12 10 7 3 0 5.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 53 62 53 62 74 71 66 57 61 69 73 760
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 13 10 12 11 11 11 10 10 9 9 12 13 131
Eguzki orduak 42 71 98 141 187 176 183 175 134 108 58 38 1411
Hezetasuna (%) 88 84 80 76 75 76 76 77 81 84 87 89 81,1
Iturria: [2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.