MV Baltic Ace 2007. urtean eraikitako ro-ro ontzia izan zen, 148,0 metroko luzera eta 23.498 tonako pisua zuena. Ontzia 2006tik 2007ra egin zuten Poloniako Gdynia hiriko ontziolan, eta Bahametako bandera zeukan.

MV Baltic Ace
Fabrikazioa
FabrikatzaileaStocznia Gdynia (en) Itzuli
Historia
Sinking of Baltic Ace 2012ko abenduaren 5a
Erregistro-herrialdeaBahamak
Kokapena
Koordenatuak51°50′N 2°53′E / 51.84°N 2.89°E / 51.84; 2.89
Ezaugarriak
Dimentsioak19 (altuera) × 7,9 (zingoa) × 25,03 (zabalera) × 148 (luzera) m
Erruna25,03 m
Zingoa7,9 m
Tona-brutoak23.498
Identifikazioa
IMO zenbakia9386213
Berezko-portuaNassau
Dei-kodeaC6WE8

2012ko abenduaren 5ean Baltic Ace ontziak Zeebruggeko portua utzi eta Kotkara abiatu zen. Ontzi barruan 1400 Mitsubishi auto zeramatzan. Arratsaldeko zazpietan, Eskoziatik Anberesko portura zetorren Corvus J itsasontziarekin talka egin zuen, Herbehereetako kostaldetik 40-50 kilometro ingurura.[1]

Baltic Ace ontzia minutu gutxian hondoratu zen, eta eskifaiako 24 lagunetatik bost hil eta beste sei desagertu ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.