Müritz Parke Nazionala

Müritz Parke Nazionala (alemanez: Müritz-Nationalpark) Alemania iparraldeko Mecklenburg-Aurrepomeranian dagoen Parke Nazionala da, Müritz lakuaren ekialdean kokatzen dena.

Müritz Parke Nazionala
KokalekuaMöllenhagen (en) Itzuli, Schloen-Dratow (en) Itzuli, Kargow (en) Itzuli, Waren (Müritz), Klein Vielen, Ankershagen, Kratzeburg (en) Itzuli, Rechlin, Mirow, Neustrelitz, Userin (en) Itzuli, Wesenberg, Carpin (en) Itzuli, Grünow, Feldberger Seenlandschaft eta Wokuhl-Dabelow, Alemania
Koordenatuak53°26′11″N 12°50′12″E / 53.4364°N 12.8367°E / 53.4364; 12.8367
Müritz Parke Nazionala is located in Alemania
Müritz Parke Nazionala
Müritz Parke Nazionala
Müritz Parke Nazionala (Alemania)
Azalera32,2 km² eta 32.200 ha
IzendapenaAlemaniako parke nazional eta naturagune babestua
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera90-10-01 eta 1990
Webguneahttp://www.nationalpark-mueritz.de

Geografia aldatu

Banaturik dauden bi eremuk osatzen dute Parke Nazionala. Alde batetik lakuaren ondoan dagoen Müritz parkea dago, bietan handiena dena, eta bestea, Neustrelitz herriaren ekialdean, Serrahn parkea.

Mila lakuen ezizena du inguruneak (benetan ehun inguru dira), eta lakuok Parke guztiaren %12a betetzen dute. Basoek estaltzen dute %65a eta gainerakoa zingira eta padurek osatzen dute.

Lakuen artean aipagarriak dira: Müritz lakua (handiena), Useriner See, Woblitzsee, Kabelicksee eta Priesterbäker See‎.

Fauna eta Flora aldatu

Oreinak ugari dira baina batez ere hegaztien pausalekua da. Hauen artean ohikoenak kurriloak, itsas arrano buztanzuria eta arrano arrantzalea dira. Beste batzuk aipatzekotan hona hemen txori zezena, lezkaria, bernagorria, kuliska zuria, amiamoko beltza, zertzeta, udako zertzeta eta txirri txikia.

Alemania iparraldeko basoko landareez gain ipurua aipagarria da parke honetan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu