Mölln Alemaniako herri bat da, Schleswig-Holstein estatuan eta Herzogtum Lauenburg barrutian dagoena. Txikiak diren aintzira mordotxo batek inguratzen dute herria (Stadtsee, Ziegelsee, Hegesee, Schmalsee, Lütauer See, Drüsensee eta Pinnsee). Elba-Lübeck Kanala hirian zehar igarotzen da. ¨

Mölln
Mölln
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Rural district of Schleswig-HolsteinHerzogtum Lauenburg
Izen ofizialaMölln
Jatorrizko izenaMölln
Posta kodea23879
Udalerri kodea01053090
Geografia
Koordenatuak53°37′37″N 10°41′05″E / 53.6269°N 10.6847°E / 53.6269; 10.6847
Map
Azalera25.05 km²
Altuera19 m
Demografia
Biztanleria19.469 (2022ko abenduaren 31)
140 (2021)
alt_left 10.221 (%52,5) (%47,5) 9.248 alt_right
Dentsitatea777,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia04542
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGoleniów (en) Itzuli, Hagenow (en) Itzuli eta Maszewo udalerria (Mendebaldeko Pomeraniako voivoderria)
MatrikulaRZ
moelln.de
Eulenspiegel iturria
St. Nicolai

Herria, XII. mendean sortua izan zen. Berehala bihurtu zen herri garrantzitsu bat, Gatzaren Ibilbide Zaharrarengatik. Gatza Saxonia Behereako Lüneburg herriko gatzagetan ekoizten zen eta itsasontzian eramaten zen Lübeckeko itsasporturaino eta Stecknitz Kanaleraino, gaur egungo Elba-Lübeck Kanalaren aurrekaria dena. Erdi Aroko Lauenburg dukerriaren erdialdean zegoen arren, herria, Hansatar Ligako Lübeck herriagatik hipotekatua izan zen. Azken herri honek gobernatu zuen Mölln 1359 eta 1683 bitartean. Epe honen barnean, 1407an hain zuzen ere, Möllner Schützengilde delakoa sortu zen, eta 2008an, 601 urte bete ditu, ia 300 partaide dituelarik.

Möllnek, bere burua, Till Eulenspiegelen herritzat du, bufoi mitikoa zena. Esaten denez, Till Eulenspiegel Braunschweigen bizi zen, baina bere bizitzako azken urtea Möllnen igaro zuen, non, izurriaren ondorioz hil zen 1350ean. Benetan existitu zenik frogatuta ez dagoen arren, bere omenezko monumentu asko dago Möllnen.

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu