Luzio Apuleio Saturnino

Luzio Apuleio Saturnino (K.a 130- K.a 100ko abendua) Erromako errepublikaren politiko bat zen. Politikari erromatar hau plebearen tribunoa izan zen k.a. 103 eta 100 urteetan, eta Senatuaren kontra gogor borrokatu zuen, Erromako gizarteko sektore txirotuenen egoera hobetzeko eta Senatuak zeukan boterea mugatzeko helburuarekin. Oligarkiaren aurka eta hark bere jarduera politikoan indarkeria era planifikatuan erabiltzearen kontra zuen jarrera zela eta, Saturnino Erromako Senatuaren aginduz hil zuten.

Luzio Apuleio Saturnino

Plebearen tribunoa

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 130
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 100 (29/30 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Harrikatzea
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAppuleii Saturnini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria

Kuestorea aldatu

K.a. 104. urtean kuestorea izan zen Ostian, han alearen horniduraren arduraduna zen baina Senatuak bere kargutik bota zuen.

Lehen tribunatua aldatu

K.a. 103. urtean pleberaren tribunotzat hautatua zen eta bere kargutik politika oso antioligarkikoa egin zuen Gaio Mariorekin aliatuta. Lehen tribunatu honetan Erromako historian lehen lege de maiestatis atera zuen plebearen tribunoen botereak indartzeko asmoz.

Bigarren tribunatua eta heriotza aldatu

K.a. 100. urtean Saturnino plebearen tribunatua zen eta, urte honetan, Gaio Marioren gudako beteranoei lurrak emateko lege bat atera zuen. Urtearen amaieran berriro pleberaren tribunotzat hautatua zen, baina hauteskundeetan beste hautagai Saturninoren aginduz hil zenez, Senatuak bere heriotza eskatu zien bi konsulei. Horregatik, Mario konsuleak bere aliatua alde batera utzi zuen eta Saturninoren kontra borroka egin zuen. Azken borroka hori dela eta, Saturnino eta haren jarraitzaile asko hil ziren.