Lurreko mina ukitzen denean eztanda egiten duen lehergailua da.[1] Lurreko minak, guda garaian etsaiaren mugimendua mugatzeko eta mugak segurtatzeko erabiltzen dituzte, tropa erasotzaileak, errazago segatu edo bonbardatu ahal izateko. Ikuspegi militarretik, minei esker, armada antolatu batek beste armada ugariago bat gaindi dezake.

Bigarren Mundu Gerrako alemaniar tankeen kontrako mina bat.
Artikulu hau armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mina».

Munduko herrialde gehienek (gaur egun 164)[2] legez kanpo utzi dute beren armadek pertsonen kontrako minak erabiltzea eta edukitzea. Pertsonen kontrako minak debekatu ez dituzten mendebaldeko herrialde bakarrak Estatu Batuak eta Finlandia dira. Beste herrialde batzuk, Txina, Errusia, Israel eta Ipar Korea kasu, erabiltzen jarraitzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Mina. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Gaztelaniaz) United Nations. «Día Internacional de información sobre el peligro de las minas y de asistencia para las actividades relativas a las minas | Naciones Unidas» United Nations (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).

Kanpo estekak aldatu