Lurgan (irlanderaz an Lorgain) Ipar Irlandako Armagheko konderrian dagoen udalerria da. 23.534 biztanlerekin (2001) konderriko hiri handiena izan arren Armagh da hiriburua.

Lurgan
an Lorgain
Lurgan
herria
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Armagheko konderria
Izen ofizialaLurgan
Jatorrizko izenaLurgan
Posta kodeaBT66 eta BT67
Geografia
Koordenatuak54°27′53″N 6°19′56″W / 54.4647°N 6.3322°W / 54.4647; -6.3322
Map
Altuera80
Demografia
Biztanleria25.069 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.lurgan-forward.com/ www.lurgan-forward.com

Etimologia aldatu

Irlanderazko an Lorgain izenak "tibia itxurako muinoa" esan nahi du.

Geografia aldatu

Belfastetik 29 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, Neagh aintziraren hegoaldeko ertzean. Eremua erabat laua da.

Historia aldatu

Gaeldarrek populaturiko lurrak ziren 1610an Ulsterraren kolonizazio prozesuan William Brownlow ingelesak lurrak jaso zituenean. 1619an gaztelua eta harresia eraiki zituen bertan eta 1639an Irlandako parlamenturako Armagheko ordezkaria bihurtu zen. 1641ko irlandarren matxinadan gaztelua eta harresia suntsituak izan ziren eta Brownlow eta bere familia preso hartzean McCanns eta O'Hanlon familiek eskuratu zituzten lurrak. Hala ere 1642an Lord Conwayren tropek herria berreskuratu eta Brownlowtarrak herrira itzuli ziren.

XVII mendearen bukaeran liho industria abiatu zen herrian. Jarduera honen erreferentzia izan da mendeetan zehar 1990 hamarkadan industriaren gainbehera iritsi zen arte, hein handi batean 1965ean ondoan eraturiko Craigavon herriagatik.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Brownlow etxea: 1833an elizabetar estiloan eraikitako jauregia.
  • Market Street: herriko kale nagusia, Irlandako zabalenetakoa.
  • Udaletxe zaharra: 1868ko eraikina.
  • Shankill parrokia
  • San Pedro eliza

Iruditegia aldatu

Kirolak aldatu

Lurganeko kirol nagusiak futbola (17 talde daude) eta futbol gaelikoa dira.

Hiritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu