Lur jotako ekonomialarion manifestua

Lur jotako ekonomialarion manifestua (frantsesez: Manifeste d'économistes atterrés) Frantziako ekonomialari talde batek 2010ean argitaratutako manifestua da. Hauek dira taldeko kideak: Philippe Askenazy, CNRS ikerketa zentrokoa; Thomas Coutrot, Attac elkarteko zientzia kontseilukoa; André Orléan, CNRSkoa eta EHESS eskolakoa, Ekonomia Politikoko Frantziako Elkarteko lehendakaria; Henri Sterdyniak, OFCE behatokikoa. Ekonomialari horiek, subprime hipoteken krisiaren ondoren, lur jota geratu dira ikusirik ez dela ezer ere aldatu liberalismo ekonomikoa sostengatzen duen diskurtsoan, ez eta hondamendi hori ekarri zuten politika ekonomikoetan ere.[1]

« Guztiz gaude harrituta, Lehman konpainiaren kolapsoaren ondoren, ikusirik sistema kolapsoaren ertzera eraman zuten eredu berak itzuli direla bi urte geroago. Finantza arloak (Estatuek salbatua) berriro inposatu ditu egiturazko erreformak, populazioentzat basatiak diren doikuntzak. Neurri horiek guztiak gogoetarik gabe hartu dira, arriskuak neurtu gabe, zalantzan jarri gabe. »
Philippe Askenazy[2]

Manifestuak oihartzun handia izan zuen Frantziako hedabideetan eta gizartean, eta elkarte bat sortzea ekarri zuen: Lur Jotako Ekonomialariak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Manifeste d'économistes atterrés
  2. (Frantsesez) Jade LINDGAARD, Ludovic LAMANT eta Martine ORANGE: «Des économistes "atterrés" mais très convaincus», Mediapart, 2010-10-10.

Kanpo estekak aldatu