Luperka, erromatar mitologiaren arabera, Romulo eta Remori titia eman zien otsemearen izena da, Amulio erregeak, Romulo eta Remo hiltzea agindu zuenean. Gaur egun, otseme honi eskainitako estatua, "Kapitolinoko otsemea"[1] deitua (italieraz: lupa capitolina), erromatar Kapitolinoko museoan kontserbatzen da. (Kapitolinoko museoak).

Luperka
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. V. mendea
IzenburuaLupa Capitolina
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak75 (altuera) × 114 (zabalera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseo Kapitolinoak
BildumaMuseo Kapitolinoak
InbentarioaMC1181
Koordenatuak41°53′36″N 12°29′01″E / 41.8933°N 12.4836°E / 41.8933; 12.4836
Map
Argumentu nagusiaCapitoline she-wolf (en) Itzuli

Irudia aldatu

Brontzezko irudi bat da, 75 zentimetroko garaiera eta 114ko zabalera duena. Tradizioaren arabera, eskultura etrusko bat izango litzateke, berriki, tradizio hau zalantzapean jarri den arren, azkenik, Erdi Aroan egina dela frogatuz.

Bi umeak, Pizkunde garaian gehituak izan ziren, eta, ziur asko, Antonio del Pollaiolo eskultoreak eginak dira.

Izenaren balizko azalpena aldatu

Tito Livioren arabera (Ab Vrbe Condita, 1, 4, 6-7), otsemearen elezaharra, benetan, emagaldu baten ekintzaren estalki izango litzateke, lupa hitzak, emagalduei ere erreferentzia egiten baitiete.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu