Luhanskeko oblasta (ukraineraz: Луганська область, translit. Luhans’ka oblast, errusieraz: Луганская область), translit. Luganskaya oblast) Ukrainako ekialdeko oblast bat da. Hiriburua Luhansk da. Mugakide ditu Errusiako Belgorod eta Voronezheko oblastak iparraldean, Errusiako Rostoveko oblasta eki eta hegoaldean, eta Ukrainako Kharkiv and Donetskeko oblastak mendebaldean. Donbasseko gerra zibilaren ondorioz, eskualdeak aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak jasan ditu.

Luhanskeko oblasta
Луганська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaLuhansk
Geografia
Azalera26,684 km²
Demografia
Biztanleria2,357,388[1]. biztanle (2008)
Dentsitatea88,3 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)ukrainera
errusiera
www.loga.gov.ua

2014ko apirilaren 6an piztu zen Donbasseko gerra, errusiazaleen eta ukrainazaleen artean. 2014ko maiatzaren 11n errusiazaleek sustaturik egindako erreferendumaren ondorioz, Luhanskeko oblasta estatu independente bilakatu zen. Errusiazale independentistek hiriburua eta hegoaldea bereganatu zituzten; Ukrainako Gobernuak, aldiz, iparraldea bere kontrolpean mantendu zuen. 2022ko otsailaz geroztik, Errusiaren Ukrainako inbasioarekin, errusiazaleek Luhanskeko oblasta ia osorik bereganatu zuten, eta ipar-mendebaldeko zati txiki bat besterik ez da geratu Ukrainako Gobernuaren kontrolpean. 2022ko irailaren 30ean, errusiazaleen kontrolpeko eremua Errusiako Federaziora batu zen.

Hiri nagusiak aldatu

Hauek dira Luhanskeko oblasteko hiri nagusiak (2010ean ustez izango duten populazioa[2])

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu