Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) zuen Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K.a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen.[1] Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen. Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.

Lugdunum
Lyongo Amphithéâtre des Trois-Gaules
Datuak
Garai historikoa Erromatar Inperioa
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of Gaul
DiozesiDiocese of Gaul
Erromatar Inperioko probintziakGalia Lugdunensis
EskualdeaGallia Lugdunensis
Koordenatuak45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E / 45.76; 4.82
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Luzio Munazio Planko
GaraiaK.a. 43
Garaia(k)Errepublikatik Inperioraino
KulturaErromatarrak

Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranean bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.

Augusto enperadoreak Galia lau probintziatan antolatu zuen: hiru inperial (Galla Lugdunensis, Galia Akitania eta Galia Belgika) eta senatorial bat (Galia Narbonnenesis). Hiru Galia inperialen hiriburutzat hartu zuten Lugdunum. Han zeuden gobernadoreak, eta abuztuaren 1ean, Galietako hirurogei nazioetako ordezkarien urteroko bilera egin zen Lugdunum-en (Augustok Alexandria hartu zueneko urteurrenaren eguna, eta Lug jaikoaren festa). Druso, Augustoren seme adoptatuak, Hiru Galien santutegi federala eraiki zuen da K.a. 12. urtean.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Aux origines de Lyon - Lugdunum Musée et théâtres romains» lugdunum.grandlyon.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak aldatu

  • Lugdunum. Erromatar museoa eta antzerkiaren eskaintzei buruzko web-gune instituzionala.