Luenga e Fablas (euskaraz: «Hizkuntza eta Hizkerak») 1997. urtetik aurrera urtero aragoieraz argitaratzen den aragoiar filologiazko zientzia aldizkari bat da. Aragoiera eta bere literaturari buruzko ikerketa, ikerlan eta agiriez osatzen da. 2006ko 10. zenbakia ordura arte argitaratutako aurreko hamar zenbaki guztietan agertutako lan guztien aurkibideaz osatu zen.

Luenga e Fablas
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1997
Hizkuntzaaragoiera eta Emiliano-romagnolo
Argitaratze lekuaHuesca
ArgitaletxeaConsello d'a Fabla Aragonesa
Identifikadoreak
ISSN1137-8328
consello.org

Egoitza Huesca hirian duen Consello d'a Fabla Aragonesa erakundeak argitaratu ohi du. Bi atal ezberdin ditu: "Treballos e rechiras", "Creyazión literaria", "Decumentazión", "Recuperazions" eta "Rezensions". 200 orrialde inguru ditu. Bere zuzendaria Francho Nagore hizkuntzalaria da.

Kanpo estekak aldatu