Luciano Iturrino

Euskal futbol jokalaria

Luciano Iturrino Zenekorta (Mutriku, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 4a - ) futbol jokalari ohia da. Teknika zoragarriduna hasiera-hasieratik, eskuin-hegalean jokatzeagatik da gogoratua, azken urteetan atzelari lanetan ibili bada ere. Ezin bere izaera ere ahaztu: umila eta jatorra. 37 urterekin erretiratu zen futbolari moduan. Bere semea Luken futbolean aritzen da ere.

Luciano Iturrino
Bizitza
JaiotzaMutriku1963ko azaroaren 4a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad1985 / 1989525
Athletic1989 / 1991244
Real Sociedad1994 / 1995171
UD Salamanca1995 / 1998943
Bermeo Kluba1998 / 199993
Eibar KE1998 / 2000497
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,74 metro

Aritutako taldeak aldatu

1982-84 Sanse
1984-89 Real Sociedad
1989-91 Bilboko Athletic Kluba
1991-94 Logroñes
1994-98 Union Deportiva Salamanca
1998-99 Bermeo C.F.
1999-00 Eibar KE
2000-01 Aurrera Ondarroa

Mutrikuarraren izaera aldatu

Josu Legarretaetxebarriak (Bermeo FTko presidente ohia) zera dio Iturrinoz: "Bermeoko presidente nintzela Bigarren B mailarako fitxatu genuen Iturrino. Mutrikuarrak Lehen Mailan jokatu zuen eta aldagelako zaharrena zen, baina ez zuen arazorik entrenamendua eta gero baloiak eramaten. Gaur egun Lezamako ordezkoek zaintzaileari eskatzen diote hori egin dezan eta guzti

Palmaresa Lehen Mailan aldatu

  • 1 Errege kopa

Lehen Mailako datuak aldatu

  • 13 denboraldi
  • 262 partida
  • 18 gol
  • Sei txartel hori besterik ez (1992an Deportivoren aurka, 1993an Zaragozaren aurka eta Teneriferen aurka, 1996an Sevillaren aurka, 1997an Zaragozaren aurka eta Compostelaren aurka) eta egozte bakarra (1994an Sevillaren aurka).

Luciano gaur aldatu

Realeko[1] zein Athleticeko[2] beteranoekin aritu da jokatzen futbolean 2008 eta 2009 urteetan.

2006-2007 urteetan Aurrera de Ondarroako taldean entrenatzaile[3] izan zen, lehenengo jubenilekin urtebete eta gero kadeteekin.

2008an Athleticeko Kadeteen bigarren taldeko entrenatzaile[4] moduan fitxatu zuen.

2011n Aurrera de Ondarroako jubenilen entrenatzailetzat[5] hartu zuten, kasu honetan, Ohorezko Liga jubenilean.

Realeko kadeteen entrenatzaile izan da ere.

2012an SD Eibarreko kategoria txikiekin[6] entrenamendu espezifikoen arduradun lanetan ibili zen.

2012-2013 denboraldian Mondragón Club de Fútboleko entrenatzaile[7] izan da División de Honor Regional mailan.

2013-2014 denboraldian Jubenilen Ohorezko Mailako Urko taldeko entrenatzailea da Eibarren[8].

2015-2016 denboraldian Jubenilen Ohorezko Maila Nazionaleko Indartsu talde basauritarreko entrenatzailea da[9].

Erreferentziak aldatu

  1. [1], 2009-03-23, Iturrino Athleticeko beteranoekin
  2. [2][Betiko hautsitako esteka], 2009-05-15, Iturrino Realeko beteranoekin
  3. [3], 2008-06-25, Iturrino Aurreran
  4. [4], 2008-06-16, Iturrino kadeteekin Lezaman
  5. [5][Betiko hautsitako esteka], 2011-12-30, Iturrino Ondarroako jubenilekin
  6. [6][Betiko hautsitako esteka], 2012-01-04, Iturrino SD Eibarren
  7. [7], 2013-06-19, Iturrino gogoratzen
  8. Lutxo Urko jubenilaren entrenatzaile. 2013ko abuztua.
  9. Indartsuko entrenatzailea