Luchino Visconti, Modroneko Dukea (1906eko azaroaren 2a - 1976ko martxoaren 17a) antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Luchino Visconti


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


André Chamson - Miguel Angel Asturias
Bizitza
JaiotzaMilan1906ko azaroaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1906ko azaroaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1976ko martxoaren 17a)
BizilekuaQ124310978 Itzuli
HeriotzaErroma1976ko martxoaren 17a (69 urte)
Hobiratze lekuaQ124310978 Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaGiuseppe Visconti de Modrone
AmaCarla Erba
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Visconti di Modrone (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Lorenzo de Paolis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaItaliar neorrealismoa

IMDB: nm0899581 Allocine: 894 Allmovie: p115512 TCM: 199204
Musicbrainz: 5ff17095-6d4c-43fd-9e4f-42fab2cef45b Find a Grave: 6810834 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Milaneko familia aberats baten baitan jaioa (ipar Italiako aberatsenetarikoa), bere aita Modroneko Dukea izan zen, eta Viscontik sei anai-arreba izan zituen. Izandako heziketa zela eta, Viscontik kontaktua izan zuen artea eta antzerkigintzarekin eta diziplina bakoitzeko pertsonairik garrantzitsuenekin harremanetan izan zen. Giacomo Puccini konpositorea eta Arturo Toscanini orkestra zuzendaria esaterako, edota Gabriele D'Annunzio idazlea.

Viscontik ez zuen sekula bere bisexualitatea ezkutatu eta hainbat maitale izan zituen. Euretarik azkena, Helmut Berger, La caduta degli dei filmean Martinen papera egin zuena. Horrez gain, Franco Zeffirellirekin ere harreman bat izan zuen.

Luchino Visconti 69 urterekin hil zen, bihotzeko bat eman ondoren. Ischiako herrian kokaturiko museo batek, bere lana omentzen du.

Bizitza artistikoa aldatu

1936ean Parisera joan zen eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) (1943), egindako lehen film neoerrealista. 1948ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.

Zuzendari neo-errealista izan arren, 1950eko hamarkadan zehar bere estiloa aldatu egin zuen 1954ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo-errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, Vittorio Gassmanekin batera.

Neo-errealismora bueltatu zen, 1960ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean Italia hegoaldeko inmigranteek Milanera bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, espresionismorik gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".

1960ko hamarkadan zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren.Il Gattopardo (Lehoinabarra), 1963ean egin zuen, eta Siziliako aristokraziaren gainbehera jorratzen du. Burt Lancaster aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.

Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gattopardo (Lehoinabarra) filma arbuiatu zuen.

1969ean egindako La caduta degli dei filmagatik, Viscontik eszenaratze onenari Oscar Sarietarako izendapen bat jaso zuen. Hala ere, ez zuen saria irabazi. Film hau, Viscontiren filmik ezagunenetakoa da, eta industrializazioak aberasturiko Alemaniako familia batek Bigarren Mundu Gerra aurreko garaian, nazismoaren gailentzean, izandako gainbehera jorratzen du. Egin zuen azken filma Errugabea (1976) izan zen.

Zuzenduriko filmak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luchino Visconti