Luca Marenzio (Coccaglio, Brescia inguruan, 1553Erroma, 1599) italiar musikagilea izan zen. Pizkundeko italiar madrigal-egilerik aipagarriena izan zen. Erroman (1578-1586), Florentzian eta Polonian (1595-1598) ibili ondoren 1598an Erromara itzuli zen, eta Aita Santuaren gortean geratu zen behin-betirako. Marenziok madrigal eta villanella asko argitaratu zituen, baita bost motete-liburu ere.

Luca Marenzio

Bizitza
JaiotzaCoccaglio1553ko urriaren 18a
Herrialdea Veneziako Errepublika
 Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1599ko abuztuaren 22a (45 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo in Lucina basilika
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Contino (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Genero artistikoamadrigala

IMDB: nm10698787 Spotify: 3M0Vsjmhfly4PRGywWmNYX Musicbrainz: b9827d50-4ba5-45e5-872b-bef97e5d6d56 Songkick: 555705 Discogs: 1233376 IMSLP: Category:Marenzio,_Luca Find a Grave: 20422892 Edit the value on Wikidata

Berezko teknika zuen; musika-lanetako pasarte batzuetan homofonia erabili zuen, aurreragoko madrigalen molde polifonikoaren ordez. Harmoniaren aldetik ausardia handiz jokatu zuen: kromatismotik modulazio enarmoniko aurreratuetara jo zuen, eta batzuetan bere hartan utzi zituen disonantziak, dramatismoa sortzearren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu