Lovrijenac gotorlekua edo San Lorenzo, sarritan "Dubrovnikeko Gibraltar" bezala deitua, Dubrovnik (Kroazia) hiriaren kanpoaldean dagoen gotorleku eta antzokia da. Itsas gaineko 37 metrotan dago eta horrek hartuezin itxura ematen dio.[1] Dubrovnikeko harresiak indartzen zituen.

Lovrijenac
Gotorlekuak hartuezin itxura du.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′27″N 18°06′16″E / 42.640731°N 18.104412°E / 42.640731; 18.104412
Map
KudeatzaileaRagusako Errepublika
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
Ondarea

Historia aldatu

Gotorleku honek hiriaren defentsa sistema osatzen eta indartzen zuen. Hari esker Ragusako Errepublikak Veneziako erasoei aurre egin zien, haren independentzia mantenduz. Aurretik, XI. mendean, veneziarrek toki berean gaztelua eraikitzen lortu gabe saiatu ziren. Arrakasta izanez gero ziur aski hiriaren historia oso desberdina izango litzateke. Ragusako Kroniketan gotorlekua XV. mendean hiru hilabetetan eraiki zela jasotzen da. Gotorlekuak traingelu forma du. Kanpo aldeko ormen lodiera 12 metrokoa da. Barruan sartzeko bi zubi altxagarri zituen eta ate nagusiaren gainean hiriaren lema bihurtu den esaldia irakur daiteke: "No Bene Pro Toto Libertas Venditur Auro" (askatasuna ez da saltzen ezta munduko altxor guztien truke). Gaur egun eraikintza antzoki moduan erabiltzen da; udaro Shakespeareren Hamlet antzezlanaren antzezpenak Dubrovnik hiriko Uda Jaialdiaren benetako ikurra egin da.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu