Louis McLane (Smyrna, Delaware, 1786ko maiatzaren 28a - Baltimore, Maryland, 1857ko urriaren 7a) Estatu Batuetako abokatu eta politikari bat izan zen. Andrew Jacksonen lehenengo gobernuko kide zela nabarmendu zen (1831ko abuztua-1833ko maiatza), Bankuaren gerra puri-purian zela.

Louis McLane


12. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria

1833ko maiatzaren 29a - 1834ko ekainaren 30a
Edward Livingston (en) Itzuli - John Forsyth (en) Itzuli
10. United States Secretary of the Treasury (en) Itzuli

1831ko abuztuaren 8a - 1833ko maiatzaren 29a
Samuel D. Ingham (en) Itzuli - William J. Duane (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1829ko martxoaren 4a - 1829ko apirilaren 16a - Arnold Naudain (en) Itzuli
Barrutia: Delaware Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 21st United States Congress (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1827ko martxoaren 4a - 1829ko martxoaren 4a
Thomas Clayton (en) Itzuli
Barrutia: Delaware Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 20th United States Congress (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1817ko martxoaren 4a - 1827ko martxoaren 3a - Kensey Johns, Jr. (en) Itzuli
Barrutia: Delaware's at-large congressional district (en) Itzuli
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaSmyrna (Delaware)1786ko maiatzaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBaltimore1857ko urriaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaGreen Mount Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAllen McLane
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Delaware (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta diplomazialaria
Lantokia(k)Washington
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Ogasun Saila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 6654210 Edit the value on Wikidata

Gaztaroa aldatu

Louis Mclane Delawaren jaio zen, aita Wilmingtongo portuan zerga-biltzaile zuela. Frantziako erregearen omenez jarri zioten izen hori. Alderdi Federalistako kidea zen, baina 1812ko Angloamerikar Gerran parte hartu zuen. Gerra ondoren ere, Alderdi Federalistako kide izaten jarraitu zuen, alderdia bere azkenetan zela. Sei alditan izan zen AEBetako Kongresurako hautatua.

Andrew Jacksonen gobernuan aldatu

Martin Van Burenekin zuen adiskidantzari esker, Andrew Jacksonen alderdira pasa zen (Alderdi Demokrataren hastapenetan) eta, 1829an, Jackson presidente hautatuta, Ingalaterrara bidalia izan zen anbaxadore moduan. Londresetik Bankuaren aldeko ideiak berrituta itzuli zen, baina artean Jacksonek ontzat jotzen zuen bere lana. 1832ko hauteskunde latzak pasata ("Jackson eta ez Bankurik!"), Diruzaintza Idazkari izaten jarraitu zuen. Aldiz, ordurako Nicholas Biddle Bankuko presidentearekin buruz buru plan bat ontzen ari zen Estatu Batuetako Bigarren Bankuaren baimenaldia berritzeko.

Roger B. Taney fiskal nagusiak McLaneri buruz ohartarazi zuen Jackson, bere printzipioen kontra eta Alderdi Federalistaren programa hamiltondar zaharra berritzera zetorrela leporatuz. 1833 hasieran, Jacksonek agindu kritiko bat eman zio McLaneri: gobernuaren ondasunak Bankutik ateratzea. McLanek, berriz, uko egin zion agindua betearazteari, eta kargugabetua izan zen. William J. Duanek ordezkatu zuen.

Azken urteak aldatu

Oinordetzari esker aberatsa izanik ere, McLanek hamahiru haur zituen mantentzeko eta, bere kontaktuak baliatuz, negozio eta politika munduan jarraitu zuen, burdinbide- eta banku-konpainietan esku hartuz. 1846 ondoren, Estatu Batuen ordezkari lanetan Ingalaterrara itzuli zen, ipar-mendebaldeko Oregongo muga negoziatzeko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu