Louis Hjelmselev (Kopenhage, 1899ko urriaren 3a - ib., 1965eko maiatzaren 30a) daniar hizkuntzalaria izan zen. Intelektualen familia batean jaio zen (bere aita Johannes Hjelmslev matematikaria zen), eta Hizkuntzalaritza Konparatiboa ikasi zuen Kopenhagen, Pragan eta Parisen.

Louis Hjelmslev
katedradun

Bizitza
JaiotzaKopenhage1899ko urriaren 3a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1965eko maiatzaren 30a (65 urte)
Familia
AitaJohannes Hjelmslev
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Gammel Hellerup Gymnasium (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHolger Pedersen (hizkuntzalaria)
Doktorego ikaslea(k)Jacob L. Mey
Hizkuntzakdaniera
lituaniera
frantsesa
Irakaslea(k)Antoine Meillet
Joseph Vendryes (en) Itzuli
Holger Pedersen (hizkuntzalaria)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta historical linguist (en) Itzuli
Lantokia(k)Kopenhage
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Aarhusko Unibertsitatea

Holger Pedersen konparatistaren ikasle izan zen, eta 1937an haren katedra bete zuen. 1931n Kopenhageko Zirkulu Linguistikoa sortu zuen, Vigo Brøndal-ekin batera. Hans Jørgen Uldall-ekin batera, hizkuntzalaritza-teoria berria sortu zuen, glosematika izenekoa. Ferdinand Saussureren eta Pragako Eskolaren ekarriak berraztertu zituen, eta hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerlari nagusietako bat izan zen. 1943an azaldu zituen glosematikaren ezaugarriak Omkring sprogteoriens grundlæggelse (Mintzairaren teoria baten hastapenak) lanean bilduta.

1934-1937 urteak kenduta —urte horietan Aarhus-eko Unibertsitatean irakasle izan baitzen—, Hjelmslev Zirkuluko presidente izan zen hil aurreko garaira arte.

Erreferentziak aldatu