Lothlorien (edo soilik Lorien), Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberrian, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran Erdialdeko Lurraldean geratzen ziren elfotar erresumetatik ederrena zen, Mendi Lainotsuetatik ekialdera eta Moriako ateetatik haratago kokatua. Amanen, Lorien izeneko lorategi batzuk daude, arimen atsedena eta sendapenerako. Bere jabeak, Irmo valarrak ere, izen bera jasotzen du, etengabe bertan bizitzearen ondorioz.

Lothlorien, "ametsaren lorea" (edo Lorien, "ametsen lurraldea") deitzen zen, eta, askoz lehenago, Laurelindorenan bezala ezagutzen zen, "kantatzen duen urrearen harana".


Herrialde honetan, Eguzkiaren Bigarren Aroan Eregioneko desastretik bizirik irten ziren Noldorrak eta Elfoen Bidaia handitik, denboraren hasieran esnatu zirenetik, bertan bizi ziren Basa Elfoak nahastuta bizi ziren. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, Galadriel, Noldorren dama handi zuriak eta bere senar Zelebornek gobernatzen zuten. Baina eurek ez dute errege titulurik.

Lothlorieneko biztanleei, Galadhrim deritze, hau da, zuhaitzetako biztanleak, Lorieneko mallorn zuhaitz garaietan jarritako telain (singularrean talan) edo plataformetan bizi baitziren.

Lothlorienek, Caras Galadon deituriko hiri-jauregi handi bat zuen, zuhaitzetako hiria, Naitheko eskualdean. Basoko zuhaitz garaienak aurkitzen ziren muino handi baten tontorrean eraikitako errege jauregi bat zen, eta harresi batez inguratua zegoen, harresi hau, aldi berean, beste zuhaitz garai batzuk inguratzen zutelarik. Lothlorien, desagertutako Belerianden zegoen Doriath erresuma sindarinaren eredua jarraitzen zuena, sorginkeria boteretsu batek babesten zuen, Lehen Aroko antzinako erresuman bezala. Hau, Nenyagandik zetorren, Galadrielek zeraman eraztuna.

Urre koloreko hostodun eta zilar koloreko enbordun mallorn zuhaitzak, Erdialdeko Lurraldeko zuhaitzik garai eta ederrenak ziren, eta desagertutako Numenorren eta Bedeinkatutako Lurraldeen oroitzapen bat zekarten, euren jatorria hauetan zegoelarik. Baina, lurralde hilkorretan, Galadrielen eraztunaren bedeinkapenari esker mantentzen ziren, gauza eder guztiak onik mantentzeko boterea zuena.

Galadriel, Erdialdeko Lurraldean zegoen gorenengo mailako elda zen, Beleriandera Eguzkiaren Lehen Aroan iritsi ziren Finwëren azken ondorengoa. Elfoen artean, ezaguna da Galadrielek Nenyaren boterea Lothlorien Sauronen begiradatik ezkutatzeko erabiltzen zuela.

Ia Hirugarren Aro osoan, Lothlorien, Erdialdeko Lurraldeko gainontzeko herrien borroketatik at mantendu zen, baina, aroaren azken urteetan, Eraztunaren Elkartea erresuman sartu zen.

Eraztunaren Gerran, Sauronen zerbitzariek hiru aldiz eraso zuten Lothlorien, Oihan Beltzeko Dol Guldurretik zetozenak.

Elrondek eta Galadrielek, Elfo armada bat bidali zuten Anorieneko pasabidera, non Sauronek orko armada bat bildu zuen Rohango errege zen Theodeni Minas Tirithera iristea eragozteko Pelennorreko Zelaietako guduaren aurretik. Armada honek, bere betebeharra betetzen du Theoden toki hartara iritsi aurretik, eta honek, sekula ez zuen jakin Lehenengo Jaioek bere kabalgatari eman zioten laguntza.

Sauron erori ondoren, Lothlorieneko elfoek Dol Guldur suntsitu zuten Galadriel eta Zeleborn buruzagi zituen armada batekin (azken hau, aurreko Arotik gerrara joan ez zena, Eregionen suntsipenean). Zelebornek, Oihan Beltzari, Hosto Berdeen Oihana izen berria ematen dio. Hirugarren Aroaren amaieran, Galadrielek Erdialdeko Lurraldea, Amanera joateko utzi zuenean, Nenya eta bere kontserbatze boterea eramanez, eta Zelebornek Galadhrim gehienak Hosto Berdeen Oihanera eraman zituenean eta Ekialdeko Lorien sortu zuenean, Lothlorieneko urrezko oihana, pixkanaka utzia izan zen, eta bere argi ederra desagertu egin zen. Arwen Undomiel, Aragorn hil ondoren, Lothlorienera joan zen, eta belarretan etzan zen, Cerin Amrothen magalean hiltzeko.

Izenaren etimologia aldatu

Ikusi den bezala, basoak zenbait izen jaso zituen. Orain, bere etimologia aztertuko da.

Basoaren izen Nandorina, Lorinand zen, "Urrezko Harana" edo "Urrezko Argidun Harana" esan nahi duena, *Lóri-: "Urrea" (Urre kolorea, ez metala) edo "Urrezko Argia", LAWAR errotik datorrena eta Nand: "Harana", NAD erroa, hitzez osatua. Barbolek Laurelindorenan (Kantatzen duen urrearen harana", laurë, "urrea" (lori hitzaren esanahi berarekin), LAWAR/GLAWAR erroduna, nan(d), "harana": ndor, "lurra", NDOR erroa; lin, "kantatu", LIN erroa hitzez osatutako quenyazko hitza. Baina, aipaturiko Entak, laurelindórenan lindelorendor malinornélion ornemalin ere deitzen zuen: Tolkienen arabera, (Gutunak, 230.a) antzinako elfotar hitz nahastuak eta arrapaladan esanak euren modu bereziaren arabera erabiliz, Lindorenan hitzeko elementu berak (laure, lind eta ndor); gehi (...) malina, "horia"; orne, "zuhaitza"; lor, "ametsa"; nan, nand, "harana". Eta, beraz, gutxi gora-behera, Urrezko argitan zuhaitzek musikalki kantatzen duten harana. Musika eta ametsen lur bat. Zuhaitz horiak daude han. Zuhaitz horien lurralde bat da esan nahi du.

Christopher Tolkienen arabera, basoaren urre koloreari erreferentzia egiten zioten izen guztiak, mallornaren existentziarekin lotuta zeuden, honen hostodiak, basoari, kolore bereizgarri hori ematen ziolarik. Baina zuhaitz hau Galadrielek ekarri zuen, eta, beraz, dama honen iritsieraren aurretik (egile batzuen arabera Eguzkiaren Bigarren Aroko 750. urtean) zuhaitzak zuen izena ez da ezagutzen.

Hirugarren Aroan, Lothlorien deitua da, "Ametsaren lorea" esan nahi duen izena, sindarinezko Loth, "lorea", LOT(H) erroa, eta Lorien hitzez osatua, Irmo valarra bizi zen tokiaren izena zena eta lor-, "ametsa" elementua zuena. Sindarinezko izen bezala, Nan Laur edo Glornan, "Urrezko Harana" ere erregistratuta daude, Glaur, "Urrezkoa" (au diptongoa ora murrizten denean Glor bihurtzen den, eta, lenizioz, laur bihurtzen den hitza) eta Nan, "Harana" hitzez osatua. Quenyaz, Laurnandë izena jasotzen du, Laurë eta nan hitzez osatua, sindarinezko izenaren esanahi eta erro berekin.

Bitxikeriak aldatu

Italiako Frascati herrian, Taverna Lothlorien izeneko jatetxe eta taberna batean, Tolkienen munduari eta Erdi Aroko sukaldaritzari eskainitako jakiak egiten dituzte.

Enya abeslariak, Lothlorien izeneko kantu bat du bere 1991ko kantu bilduma den Shepherd Moonsen.