Los santos inocentes (filma)

Los santos inocentes (euskaraz Santu errugabeak) 1984ko Mario Camus espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Miguel Delibes idazlearen izenburu berdineko Los santos inocentes eleberrian oinarritua dago. Bertan, Alfredo Landa, Francisco Rabal, Terele Pávez, Agustín González eta Juan Diego aktoreek antzeztu zuten.

Los santos inocentes (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1984
IzenburuaLos santos inocentes
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena107 minutu
Deskribapena
OinarrituaThe Holy Innocents (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mario Camus
Gidoigilea(k)Mario Camus
Miguel Delibes
Antonio Larreta (en) Itzuli
Manolo Matji (en) Itzuli


[[Kategoria:Antonio Larreta (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Manolo Matji (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Francisco Rabal
Agustín González
Alfredo Landa
Juan Diego
Terele Pávez
Ágata Lys
Juan Diego
Maribel Martín (en) Itzuli
Manuel Zarzo
Liberto Rabal (en) Itzuli
José Guardiola
Mary Carrillo







[[Kategoria:Maribel Martín (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Liberto Rabal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaJulián Mateos (en) Itzuli
[[Kategoria:Julián Mateos (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizpen-diseinatzaileaRafael Palmero (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAntón García Abril
Argazki-zuzendariaHans Burman

IMDB: tt0088040 Filmaffinity: 879812 Allocine: 19081 Allmovie: v22839 TCM: 78232 Edit the value on Wikidata
kronologia
Carmen Los santos inocentes (filma)

Filma Extremadurako Mérida, Zafra eta Alburquerque udalerrietan filmatu zen.

Canneseko Zinemaldian Aktore onenaren saria (Alfredo Landa eta Francisco Rabal) eta Epaimahaiaren aipamen bereziaren saria irabazi zituen.

Lau flashbacken bitartez, 1960. urteetako Extremadurako cortijo edo landetxe handi bat deskribatzen du. Han azaltzen da jauntxoei lurgintzan, eta ehizaldiak prestatzen edo jai bat ospatzen dutenean, zerbitzatzen dieten laborarien miseriazko bizimodua, eta seme-alabek ikasi eta handik irten ahal izan dezaten duten obsesioa.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paco (Alfredo Landa) eta Régula (Terele Pávez) Espainiako Extremadura eskualdean euren hiru seme-alabekin bizi diren nekazari senar-emazteak dira, bertako jauntxoen etxaldean edozein motako aginduak eta umiliazioak txintik esan gabe jasan ohi dituztelarik. Egun bateaz Azarías (Paco Rabal) aurkeztuko da, Régularen anai mentalki ez gaitua, lan egiten zuen etxaldetik kaleratu baitute eta bere arrebaren familiara lan egiteko elkartu nahi baitu. Orain, garai latz hartako zailtasun guztiei aurre egin beharko diete.

Istorioak ukitzen dituen gai nagusiak aldatu

  • Morroiek egunero jauntxoen aldetik jasan ohi zituzten zapalkuntza eta umiliazioak.
  • Espainiako landa eremuko maila sozial baxuenetan orokorra zen kulturgabezia.
  • Maila baxuenetako kideek euren egoera kaxkarraren onarpena, jauntxoentzako ia gizakiak ere ez zirelarik.

Aktoreak aldatu

Aktorea Pertsonaia
Alfredo Landa Paco, txikia
Terele Pávez Régula, Pacoren emaztea
Paco Rabal Azarías, Régularen anaia
Belén Ballesteros Nieves, Paco eta Régularen alaba
Juan Sánchez Quirce, Paco eta Régularen semea
Susana Sánchez Charito, neskatoa, Paco eta Régularen alaba
Agustín González Don Pedro, etxaldeko jauntxoa
Ágata Lys Doña Pura
Juan Diego Iván jauntxoa
Mary Carrillo Markesa andrea
Maribel Martín Miriam andereinoa
Manuel Zarzo Medikua

Kanpo estekak aldatu