Lola Anglada Sarriera (Bartzelona, 1892ko urriaren 29a - Tiana (Bartzelona), 1984ko irailaren 12a) haur literaturako idazle, komikilari eta ilustratzaile kataluniarra izan zen. Miresmen handia lortu zuen eta horren lekuko dira Lola Anglada izena hartu izan duten zenbait gazte elkarte.[1]

Lola Anglada

Bizitza
JaiotzaBartzelona1892ko urriaren 29a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaTiana1984ko irailaren 12a (91 urte) (91 urte)
Hobiratze lekuaPoblenou hilerria
Hezkuntza
HeziketaFine Arts School. University of Barcelona (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, komikigilea, margolaria, ilustratzailea, marrazkilaria eta bildumagilea
Jasotako sariak

Find a Grave: 25049767 Edit the value on Wikidata
Lola Anglada placa-Tiana


Biografia aldatu

Gaztetan Bartzelonako Escuela Llotja delakoan hasi zituen ikasketak, Antonio Utrillo eta Joan Llaveriasekin batera, ilustratzaile izateko bokazioak bultzatuta. Baina berehala kaleratua izan zen Defensa Social elkarte eskuindarraren eraginez, ez baizitzaien egokia iruditu neska gazte batek marrazketa klaseetan gorputz biluziak ikustea. Handik urte batzuetara, Francesc d'A Gali delakoearen akademian hasi zen, bertan Cristòfol Ricard eta Joan Miró ezagutu zituen. Mirórekin adiskidetasun handia izan zuen, bai maila pertsonalean eta baita artistikoan ere.

Joan Llaveriasen eskutik bere lehenengo erakusketa zabaldu zuen Bartzelonako Parés izeneko aretoan eta ¡Cu-Cut! astekarian bere marrazki bat argitaratu zen. Marrazkilari bezala hainbat aldizkarietan kolaboratu zuen, aipatutako ¡Cu-Cut! eta En Patufet, Virolet edo La Mainada. Azpimarragarria da aldizkari hauetako emakume marrazkilari bakarra izatea. Bere aldizkari propioa sortu zuen La Nuri, emakumeei zuzendua eta 1925ean argitaratutako zenbaki bakarreko argitalpena. Aldizkariaren sortzailea izateaz gain, zuzendari eta argitaratzaile lanak egin zituen. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Parisera joan zen frantses Gobernuaren beka bati esker, eta bertako hainbat argitaletxeekin kolaborazio lanak egin zituen. Frantziako hiriburuan Francesc Macià eta Josep Claràrekin harremana izan zuen. Balio demokratikoekin eta katalanismoarekin konprometitua, amnistia eskaera bat antolatu zuen Alfonso XIIIaren aurkako Garraf konplotean parte hartzeagatik akusatuak izan zirenen alde.

Espainiako Gerra Zibila garaian UGTn afiliatu zen eta Comisariado de propaganda izenekoan kolaboratu zuen. Azken honetan gerra zibilaren garaian (1937) argitaratuko zuen bere ipuin ospetsu eta ezagunena El més petits de tots. Ideologia antifaszistako ipuin honetako protagonista mutiko bat zen. Gerra amaitu ostean, Tianan jarri zen bizitzen, Maresme eskualdean Bartzelonatik gertu dagoen herri batean, familiaren udako etxean eta bertan hil zen 1984ko irailaren 12an.

Sariak aldatu

1981ean Sant Jordiren Gurutzea jaso zuen. [2].

Obra aldatu

Gehienetan ipuinak idatzi eta ilustratu ere egiten zituen.

  • Contes del Paradís (1920) Berak idatzi eta ilustratua
  • En Peret (1928)Berak idatzi eta ilustratua
  • Margarida (1929) Berak idatzi eta ilustratua
  • Monsenyor Llangardaix (1929) Berak idatzi eta ilustratua
  • El més petit de tots (1937)Berak idatzi eta ilustratua
  • La Barcelona dels nostres avis (1949) Berak idatzi eta ilustratua
  • La meva casa i el meu jardí (1958) Berak idatzi eta ilustratua
  • Martinet (1960) Berak idatzi eta ilustratua
  • Les meves nines (1983)Berak idatzi eta ilustratua

Erreferentziak aldatu

  1. Lola Anglada. Non: Gran Enciclopèdia Catalana. Volum 2. Alg-Aqu.
  2. 1981ean Sant Jordiren Gurutzea saria jaso zuen 2017ko ekainaren 17an ikusia

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lola Anglada