Loiolako kuarteleko setioa

Loiolako kuarteleko setioa 1936ko Gerra Zibilean Gipuzkoako kanpainako gudua izan zen, Donostian. 1936ko uztailaren 21ean bertan kuarteleratutako militar talde bat hiria Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu-kolpeari atxikitzea saiatu zenean gertatu zen.

Loiolako kuarteleko setioa
Gerra Zibila
Euskal Herriko frontea
Data1936ko uztailaren 24a-28a
LekuaLoiola, Donostia
Koordenatuak43°18′27″N 1°57′50″W / 43.3075°N 1.9639°W / 43.3075; -1.9639
EmaitzaErrepublikarren garaipena
Gudulariak
Espainia Matxinatutakoak Espainia Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
León Carrasco Amilibia
José Vallespín
Augusto Pérez Garmendia
Gehiago jakiteko, irakurri: «Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)»

Aurrekariak aldatu

1936ko uztailaren 18an, Marokon eta Nafarroan militarrak matxinatu zirelaren berria Donostian zabaldu zenean, CNT eta UGT sindikatuek bere kideak mobilizatzea erabaki eta gobernadore zibilari armak galdegin zizkioten. Hurrengo egunean, Gasteizko goarnizioak, Ángel García Benitez jeneralak eta Camilo Alonso Vega koronelak zuzenduta, matxinoen alde egin zuela jakin eta langileen erakundeen eskaera ukaezina bilakatu zen. Are gehiago, Gasteiza gudaroste bat bidaltzea ezinbesteko bihurtu zen, Araba osoa jada matxinoen eskuetan zegoelako. Hala ere, Gipuzkoan zeuden guardia zibil, guardia asalto, karabinero eta mikelete taldeek Gobernuen alde egin zuten.[1]

Donostiako agintariek CNT eta UGT sindikatuetako boluntarioekin batera gudaroste bat bidaltzea erabaki zuten. Garai haietan Donostian udatiar zebilen eta autoritate errepublikarren aginduetara jarritako Augusto Pérez Garmendia komandante hautatu zuten. Beraz, uztailaren 20an, CNT-ko langileez, guardia zibilez eta guardia asaltoz osaturiko zutabea arratsaldean bertan Gasteiza joatekotan zen.

Donostiako goarnizio militarraren kuartel nagusia Loiolako kuartela izaten zen. Bertan Artilleria Astunaren Erregimentua eta Zulatzaileen 6. Batailoia zeuden. Bertoko buruzagi militar nagusi biek kontrako iritziak zituzten altxamenduari buruz: León Carrasco Amilibia koronela (gotorlekuaren komandante eta Artilleria Erregimentuaren koronela) zenbait alditan Errepublikaren alde azaldu zen[2]; José Vallespín teniente-koronela (Zulatzaileen Batailoiaren buruzagia), berriz, matxinoen aldekoa zen. Molaren ustetan, Vallespín suharregia zen eta Donostiarako Baselga jeneral erretiratu hautatu zuen. Hala ere, ezin eta Vallespínek matxinada gobernatu zuen.

Donostiako matxinada aldatu

Horiek horrela, uztailaren 21ean, zutabea Gasteizerako bidean zegoenean, Vallespínek, oraindik Carrasco koronelarekin lehian zegoela, gudarosteak Loiolako kuarteletik atera eta hiriko leku estrategikoak hartzeko agindua eman zuen.

Borrokak ez zuen luzaroan iraun eta goizean goiz matxinoek jada hiriko eraikin nagusiak kontrolpean zituzten. Agintari errepublikano eta buruzagi sindikal gehienak Eibar aldera joan ziren.

Uztailaren 22an, Pérez Garmendia komandanteak, orduan Eibarren zegoela, Donostian gertatutakoaren berri izan zuen eta, berehala, hiriburua berreskuratzeko planak hasi zituen, Eibarren gudaroste txiki bat utziz.[3] Matxinoek harri eta zur geratu ziren zutabe errepublikanoaren kontraerasoa ikustean. Gauerako, errepublikanoek ia hiri gehiena zuten bere eskuetan: matxinoek Loiolako kuartela eta Maria Cristina hotela baino ez zituzten mantentzen. Matxinoen gudarostean zeuden errekruta asko, izatez, gipuzkoarrak ziren[4] eta ez zuten bertoko agintarien aurka egin nahi, beraz, altxamenduaren buruzagiek kohesioa izateko zailtasun handiak izan zituzten.

Maria Cristina hotelean lubakietan babestu ziren matxinoek (udatiarrek eraikina hustu egin zuten) erori asko eragin zituzten errepublikanoen aldean baina arratsaldeko ordu baterako garaituak izan ziren eta hotela errepublikanoen eskuetan geratu zen.

Setioa aldatu

Hala ere, Loiolako kuartelean egoera oso bestelakoa zen. Bertan 1700 fusil eta metrailadore inguru, baita zortzi obus ere, zeuden. Horri esker, matxinoak luzaroan eusteko gai ziren. Miliziano errepublikanoek, aldiz, 300 fusil baino ez zituzten izan, artilleria eta metrailadorerik gabe. Guardia Zibil eta Guardia Asalto aldekoak izan arren, zaila zen eraso zuzen bat gauzatzea. Hala ere, uztailaren 24ko goizean, errepublikanoek setiatzeari ekin zioten.

Agintariek, errekruta gehienak bertokoak zirela kontuan hartuta, EAJren propagandan uste osoa zuten eta kuartelean zegoen armategi setioari eusteko pizgarri handia zen: miliziano anarkista eta abertzaleek armak bereganatu nahi zituztelako.

Hala ere, setiatzaile anarkistak setiatuak baino asko gehiago ziren eta, setiatuen irteera bortitzaren arriskua izanik ere, erresistentzia ahula izan zen, Carrasco Amilibia eta Vallespín arteko lehiak ere hondatua.

Nafarroatik laguntza izatea ezinezkoa zenez (Irun errepublikanoen eskuetan baitzegoen), Vallespín kuarteletik ihes egitea lortu zuen[5] eta uztailaren 28ko goizean Carrasco Amilibia koronelak kuartela errenditu zuen. Miliziano anarkistek koronela eta hasieran matxinadarekin bat egin zuten zenbait ofizial atxilotu zituzten. Nahiz eta bere jarrerak matxinadaren porrotaren alde egin, Carrasco epaiketarik gabe erail zuten, uztailaren 29an Amaran, trenbidearen ondoan hilotza agertuz. Anarkistek oraindik 1934ko Iraultza osteko errepresioan parte hartzea gogoan zuten.

Nahiz eta jeltzaleen eskuetan zegoen gobernu zibilak armak bereganatzea saiatu, anarkistek aurreratu eta arma gehienek bereganatu zituzten, abertzaleen atsekaberako.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Comellas, José Luis; Andrés-Gallego, José. (1990). La Segunda República y la guerra. 17 Madril: Rialp ISBN 8432121150..
  2. Miguel Artola, ed. Historia de Donostia-San Sebastián. Hondarribia: Editorial Nerea ISBN 8489569495..
  3. Thomas, Hugh. (1986). The Spanish Civil War. New York: Harper & Row, 226-227 or. ISBN 978-0-06-014278-0..
  4. Euskal Herriko Ahotsak. Anaia, Loiolako kuartelean. .
  5. Irujo, Manuel. (1938). La Guerra Civil en Euskadi antes del Estatuto. .
  6. Beevor, Antony. (2006). The Battle for Spain. The Spanish Civil War, 1936-1939. Londres: Penguin Books, 65-66 or. ISBN 978-0-14-303765-1..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu