Lluís Fornés i Pérez-Costa ( Pedreguer, 1945 ), Lluís el Sifoner bezala ezaguna, musikari, filologo, idazle eta musika kritikari valentziarra. Espainiako trantsizioan kantautore bezala ezaguna egin zen, baina urte askoan erretiratua izan da hizkuntza gatazkak direla eta.

Lluis el Sifoner

Bizitza
JaiotzaPedreguer1945eko urriaren 12a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
katalana
Jarduerak
Jarduerakesperantista eta idazlea
Izengoitia(k)El Sifoner
Genero artistikoacanso (en) Itzuli
folklorea

Discogs: 3376556 Edit the value on Wikidata

Hastapenak aldatu

Abeslari gisa 1973an hasi zen, Crit i Cant folk taldearekin; taldea desagertu zenean, bakarka jarraitu zuen eta 1975ean lehen postua irabazi zuen III Xàtivako Abesti Jaialdian: une horretatik aurrera, bere emanaldiak biderkatu egin ziren Pais Valenciá osoan 1989 urtera arte. Urte horretan, bere ibilbide musikalean bat bateko etena egin behar izan zuen, hizkuntza gatazka batengatik publikoaren zati handi baten boikota jaso zuelako.

Hizkuntza gatazka aldatu

Arazoa Valentziako Irrati Telebista (VITB) kate publikoan hizkuntza politikan eginiko interbentzio batengatik etorri zen. 1990 urtean, estilo arau berriak bultzatu ziren, valentziera eta katalana bereiztearen aldeko irizpideak lehenetsiz, eta Amadeu Fabregat zuzendariaren talde teknikoak estilo liburu bat onartu zuen; Sifonerrak liburu horretan agertzen zen "debekatutako hitzen" zerrenda bat osatzen lagundu zuen.[1] Arrazoi horrengatik, Valentziako Teatre Principal aretoan eginiko kontzertu batean publikoa txistuka hasi zitzaion, emanaldia eragozteraino. Horren ostean "Sifonerra hil zela" adierazi, eta kantatzeari utzi zion.

Jarduerak, eta taulara itzultzea aldatu

Valentziako Erkidegoan bultzatutako katalanismo politikoa kritikatu izan du, "inposizioan" eta "desitxuraketan " oinarritzen dela adieraziz.[2]

Pertsonaia polifazetikoa da. Besteak beste, telebistarako eta zinemarako gidoiak idatzi ditu; irakaskuntzan aritzen da, eta 2004an "Pentsamendu Panokzitanista" izeneko doktore-tesia aurkeztu zuen.

2007an Vicent Morell [3] ilustratuari buruzko biografia argitaratu zuen, eta abesteari berrekin zion,[4] bi kontzertu eta atzera begirako erakusketa bat aurkeztuz. Deniako Jesus Pobre auzoko jaien pregoilari ere izan zen,[5] baina apaiz batek betoa jarri zion.[6]

Esperanto hiztuna, pentsamendu laikoaren bultzatzailea, 2009 urtean bataio zibil batean aitabitxi izan zen.[7] 2017ko otsailaren 9an, Ximo Guardiola musikari eta zinegileak 'Lluís el Sifoner, hiru arra eta erdiko dokumentala' estreinatu zuen Valentziako SGAEren egoitzan. [8] 2017ko urrian Fornések bere herriko Ohorezko Saria jaso zuen.[9]

Diskografia aldatu

  • Tinc un mànec de tres pams i mig ("Hiru arra eta erdiko kirtena daukat") ( 1976 )
  • La mare que els ha parit ( 1978 )
  • Lluís el Sifoner canta: a, e, è, i, o, ò, u ( 1979 )
  • Lluís el Sifoner ( 1980 )
  • Llavors d'esperança ("Itxaropenezko haziak") ( 1980 )
  • Som ( 1981 )
  • Calla, dimoni!! ( 1982 )
  • Cançons al Riurau ( 2014 )

Beste lanak aldatu

  • El barranc de les fonts. Editorial Lindes. Quaderns de poesia. (1977)
  • Els Riuraus Valencians ( 2011 )
  • La llengua valenciana i el diasistema occitano-romà ( 2012 )
  • El riurau. Cants d'exili interior. Editorial Germania. (2014). Isbn: 978-84-16044-37-5

Erreferentziak aldatu

  1. . Col·laboració amb Amadeu Fabregat en la depuració lingüística de RTVV
  2. Article: L'element distorsionador[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Levante-EMV[Betiko hautsitako esteka] Lluís Fornés rescata en un libro la figura del filósofo y músico republicano Vicent Morell
  4. (Gaztelaniaz) Las Provincias Lluís el Sifoner ofrecerá un concierto el próximo día 25
  5. '(Gaztelaniaz) Las Provincias Los vecinos de Jesús Pobre celebran las fiestas patronales
  6. (Gaztelaniaz) Levante-EMV Un cura impide a Lluís «El Sifoner» actuar en la boda de unos amigos en Dénia
  7. (Gaztelaniaz) Diario Información Carles, un niño de Pedreguer, el primer ´bautizado´ civilmente en la Marina Alta
  8. Estreno de un documental sobre Lluís El Sifoner, referente de la canción tradicional valenciana, en la Sala SGAE Centre Cultural de Valencia
  9. 12 octubre 2017.

Kanpo estekak aldatu