Lluís Domènech

arkitekto espainiarra

Lluís Domènech i Montaner (1850eko abenduaren 21a, Bartzelona1923ko abenduaren 27a, Bartzelona) kataluniar arkitekto, historialari eta politikari bat izan zen. Kataluniar modernismo eran eraikitako bere eraikinengatik nabarmendu zen. Politikan ere parte hartu zuen.

Lluís Domènech

Q59523510 Itzuli

1905 - 1919
Joan Torras i Guardiola (en) Itzuli - Joaquim Bassegoda i Amigó

Gorteetako diputatua

1901eko ekainaren 5a - 1905eko abuztuaren 17a
Barrutia: Bartzelona
Q59523510 Itzuli

1900 - 1900
Francisco de Paula del Villar y Lozano (en) Itzuli - Joan Torras i Guardiola (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBartzelona1849ko abenduaren 30a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1923ko abenduaren 27a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, katedraduna eta politikaria
Lantokia(k)Bartzelona
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli
Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Mugimenduamodernismo katalana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaJove Catalunya (en) Itzuli
Q8343559 Itzuli
Unió Catalanista
Q8343561 Itzuli
Lliga Regionalista

Ibilbidea aldatu

Kataluniako Bartzelona hiriburuan jaio eta jada gaztarotik arkitekturakiko griña piztu zitzaion. Arkitektura ikasketak burutu eta aurrerago Bartzelonako Arkitektura Eskolan katedra bat izan zuen. Postu honetan zegoela Kataluniar modernismoa izango zenarengan eragin handia izan zuen. Arkitekto modura, Domenechek egitura arrazionala eta apaindura elementuak elkarbatzen ziren eraikinak eraiki zituen.

Beste arkitekto batzuk ez bezala, denbora igaro hala, Domenechek estrukturetatik materiala kenduz eta eraikin arinagoak eraikitzera jo zuen, baina hasierako apaindurak lehen ordenako elementu gisa ere mantenduz.

Politika aldatu

Bere ibilbide politikoari oso gazterik ekin zion. Jove Catalunya eta Centre Català taldeetako kide izan zen, 1887an azken talde honetatik banandu zelarik. 1892an Lliga de Catalunya taldeko presidentea ere bilakatu zen. 1891an Unió Catalanista taldea sortu eta 1892an bere presidentea bihurtu zen. Manresako Oinarriak agiria idatzi eta argitaratu zuen batzordearen kide ere izan zen, sorrera biltzarraren presidentea izan zelarik. 1901eko apirilaren 25an Centre Nacional Català taldean sartu zen eta beranduago, Lliga Regionalista alderdi politikoaren ere bai.

Historia aldatu

Azkenik politika laga, eta arkeologia eta historia ikerketan buru belarri sartu zen.

Heriotza aldatu

Domenech Montaner 1923ko abenduaren 27an Bartzelonan 73 urteko adinarekin zendu zen.

Arkitektura lanak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Domènech