Liutprando Cremonakoa

Liutprando Cremonakoa, baita ere Liudprand edo Luitprand, (922-972) lombardiarren historialaria eta Cremonako apezpikua zen.

Liutprando Cremonakoa

Cremonako apezpiku

961 - 972
Bizitza
JaiotzaPavia, 920
HerrialdeaKingdom of Italy
Talde etnikoaLonbardiarra
Heriotza972 (51/52 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

X. mendearen hasieran jaio zen, familia noble batean. 931n Hugo Arlesekoaren zerbitzura sartu zen, Paviako gortean (Italiako errege bezala. Hugo 947an hil zenean, Liutprando, Italiako benetako gobernari zen Berengario II.a Ivreakoaren idazkari izatera pasa zen, norentzat lehenik kantziler eta ondoren enbaxadore izan zen (949) Konstantino VII.a bizantziar enperadorearen gortean.

Itzuli zenean, Paviako gortearen mesedea galdu zuen, eta Berengarioren arerioaren alde jarri zen, Oton I.a Alemaniako enperadorea, Italiako erregea izan zena 950ean Lotario II.a Italiakoa hil zenean, eta norekin Italiara itzuli zen 961ean eta 962an Cremonako apezpiku bezala izendatua izan zelarik.

Berriz Konstantinopolisra bidalia izan zen, Oton gaztearentzat (beranduago Oton II.a Alemaniakoa enperadorea izango zena), Teofano, Romano II.a bizantziar enperadorearen alabaren eskua eskatzera.

Relatio de Legatione Constantinopolitanan egiten duen enbaxada honen deskribapena, beharbada, egundaino heldu den X. mendeko bizantziar gorte eta hiriburuari buruzko deskribapenik grafiko eta garbiena da, jasotako irain eta mindutako duintasuna ere aipatzen dituen arren, bizantziar kontrako joera argi batekin.

Lanak aldatu

  • Antapodosis, seu rerum per Europam gestarum, Libri VI, 887tik 949rarte, batez ere Italian gertaturiko gertaeren narrazio historiko bat.
  • Historia Ottonis, bere nagusi Oton I.a enperadorearentzako lausenguak, 960tik 964 arte
  • Relatio de legatione Constantinopolitana ad Nicephorum Phocam, bizantziar hiribururanzko bere enbaxada hartzen duena, 968tik 969 arte.

Kanpo loturak aldatu