Little Miss Sunshine (euskaraz Eguzki-Printz Andere Txikia) 2006ko Jonathan Dayton eta Valerie Faris estatubatuar zinema zuzendarien road movie filma bat da. Bertan Greg Kinnear, Steve Carell, Toni Collette, Paul Dano, Abigail Breslin eta Alan Arkin aktoreek antzeztu zuten.

Little Miss Sunshine
Jatorria
Argitaratze-data2006
IzenburuaLittle Miss Sunshine
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta Road moviea
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Mexiko Berria, Arizona eta Polsa Rosa Movie Ranch (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Valerie Faris (en) Itzuli
Jonathan Dayton (en) Itzuli
[[Kategoria:Valerie Faris (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Jonathan Dayton (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Michael Arndt (en) Itzuli
[[Kategoria:Michael Arndt (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDavid T. Friendly
Peter Saraf
Marc Turtletaub


Konpainia ekoizleaDeep River Productions
EdizioaPamela Martin (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMychael Danna
Argazki-zuzendariaTim Suhrstedt
Jantzi-diseinatzaileaNancy Steiner (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArizona, Kalifornia eta Mexiko Berria
Argumentu nagusiafamilia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

foxsearchlight.com…
IMDB: tt0449059 Filmaffinity: 481444 Allocine: 109815 Rottentomatoes: m/little_miss_sunshine Mojo: littlemisssunshine Allmovie: v335018 TCM: 636514 Metacritic: movie/little-miss-sunshine TV.com: movies/little-miss-sunshine Netlix: 70043947Edit the value on Wikidata

Filma honek Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Michael Arndt) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Alan Arkin) irabazi zituen.

2006ko uztailaren 26a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

 
Volkswagen T2 Microbusa, filman agertzen den furgonetaren antzekoa.

Krisian dagoen estatubatuar familia bat edertasun lehiaketa bateruntz doa. Olive (Abigail Breslin), 7 urteko alaba gazteak Little Miss Sunshine deritzon edertasun lehiaketan parte hartzea amets du, urte hartan Kalifornian ospatzen delarik. Bere familia Albuquerque (Mexiko Berria) hirian bizi denez, erdipurdiko Volkswagen furgoneta zahar batean senide guztiak neskatoarekin batera joango dira.

Bidaian denen arteko elkarbizitza zaila da, bakoitzak bere iraganeko istorioak, bitxikeriak eta izaera ezberdinak baidituzte, baina Sheryl amak (Toni Collette) giro ona egon dadin saiatuko da. Oliveren aita (Greg Kinnear) diruz gaizki dabilen arrakasta gutxiko plazagizona da. Neskatoaren anai nerabea (Paul Dano) Nietzschen mireslea eta Honela mintzatu zen Zaratustra liburuaren irakurlea da, bere buruari ixilik egon eta inorrekin ez mintzatzeko zina egin diolarik. Aitona (Alan Arkin) aldiz, heroinazalea da eta Sherylen anaia, bere ikasle batekin maitasun harreman bat hautsi ondoren bere buruaz beste egiten saiatu den irakaslea eta Proust filosofoaren idazlanetan aditua. Neskatoa bera bere senitartekoekin batera oso mugitua izango den bidai bati ekingo dio.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu