Listowel (irlanderaz Lios Tuathail, euskaraz "Tuathal-en Gotorlekua" esan nahi du) Irlandako Errepublikan dagoen Kerry Konderriko azoka edo merkatal herria da eta Feale ibaiaren ertzetan dago, konderriko hiriburua den Traleetik 17 milatara. Listoweleko herriguneko eta baserriguneko biztanleri osoa 22.668 pertsonakoa da; herriak berez 4.338 biztanle ditu (2006ko erroldaren arabera).

Listowel
Lios Tuathail
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Kerry konderria
Geografia
Koordenatuak52°26′48″N 9°29′10″W / 52.446594°N 9.486179°W / 52.446594; -9.486179
Map
Altuera27 metro
Demografia
Biztanleria8.670 (2014)
Bestelako informazioa

Listowel udalerria John B. Keane idazlearen sorlekua da.

Historia aldatu

Listowel udalerriaren historia 1303an hastean da, «Plea Roll» eskuizkribuetan agertzen denean. Udalerria Fitzmaurice familiaren jabetzakoa zen Listowelgo gaztelua eta bere plazaren inguruan garatu zen, familia hau Kerryko Zaldun tituluaren jabea ere bazen.

Desmondeko matxinaden garaian Elisabet I.a Ingalaterrakoaren armadak bereganatu zuen azken gotorlekua izan zen. Gaztelua XV. mendean eraiki zen, ingelesek konkistatu zuten azkena izan zen, 1600eko azaroaren 5an eta bost eguneko setioaren ondoren Sir Charles Wilmot-en gudarostearen eskuetara igaro zen. Orduan gaztelua Hare familiaren jabetza izatera iragan zen, familia hau Listowelgo Kondearen tituluaren jabea zen. Honela bada, gaztelua Kerry konderriko anglo-normandiar arkitekturako adibide nagusienetako bat da, monumentu nazional gisa zaharberritua izan da eta bisitariak doain bertan sar daitezke.

Iruditegia aldatu

Herritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu