Lisburn Distillery F.C.

Lisburn Distillery F.C. (izen osoa Lisburn Distillery Football Club) Ipar Irlandako futbol talderik onenetakoa da 6 Liga eta 12 Kopa irabazi baititu.

Lisburn Distillery Football Club
Ezizena(k)The Whites (zuriak)
Sorrera1880
Futbol zelaiaNew Grosvenor Stadium
edukiera: 8.000 lagun
inaugurazioa: 1980
PresidenteaJim McGrory
EntrenatzaileaTommy Kincaid
Liga3. maila
2016-179.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
New Grosvenor Stadium.

Historia aldatu

Robert Baxter Banbridgetik Belfasteko Grosvenor Streetera joan zen bizitzera 1878an, eta bertan zegoen Royal Irish Distilleryko langileekin batera V.R. Distillery Cricket Club taldea sortu zuen. Kriketa ez da neguan jokatzen eta langileek futbol taldea eratzea pentsatu zuten urte osoan zehar aktibo egoteko. Horrela Distillery Football Club sortu zen 1880an.

XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran Irlandako talderik indartsuena izatera iritsi zen. Eskozian eta Ingalaterran ere partidak jokatu zituen, tartean aipatzekoa da Newton Heath (orain Manchester United dena) taldearen aurka lorturiko 2-1eko garaipena.

Bonba-auto batek bere estadioa suntsitu zuen 1971ean eta Distilleryk futbol zelaiak hainbat talderekin konpartitu ondoren 1980an Lisburn auzoan estadio berria egin zioten. Ordutik aurrera Lisburn Distillery F.C. izena darama.

2013an azken postuan gelditu eta maila galdu zuen eta 2016an hirugarren mailara jeitsi da.

Palmaresa aldatu

  • Liga (6): 1896, 1899, 1901, 1903, 1906 eta 1963.
  • Kopa (12): 1884, 1885, 1886, 1889, 1894, 1896, 1903, 1905, 1910, 1925, 1956 eta 1971.

Kanpo estekak aldatu