Lisboako Setioaren Historia

Lisboako Setioaren Historia (História do Cerco de Lisboa) José Saramago idazle portugaldarrak kaleratutako seigarren eleberriaren izenburua da, 1989an argitara emanda.

Lisboako setioaren historia
Datuak
IdazleaJosé Saramago (1989)
Argitaratze-data1989
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaHistória do Cerco de Lisboa
Herrialdea Portugal
Orrialdeak348
ISBN972-21-0375-X
OCLC20715064
Euskaraz
IzenburuaLisboako Setioaren Historia
ItzultzaileaJon Alonso
Argitaratze-data1999
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak410
ISBN9788483252987

Argumentua aldatu

Raimundo Silva, adinean sartua dagoen testu-zuzentzaile lisboarra, mutilzahar metodiko eta bizimodu aspergarria daramana, egun batez, Lisboako setioari buruzko liburu bat zuzentzen ari dela, bere betebeharrari itzuriko zaio eta “bai” jarri behar zuen lekuan “ez” idatziko du. Aldaketa txiki horrek Portugalgo Historia aldatuko du, baina baita Raimundo Silvaren beraren historia ere, gizon apal eta grisa zena behingoz bere patuaren subjektu bihurtuko baita, erabakimenaren jabe eta bere etorkizunaren egile. Gizatasunari, historiari, fikzioari eta maitasunari buruzko gogoeta mamitsuez gain, ohargarria da Saramagoren idazkera berezia, bere sintaxi landu, konplexu eta jostalariak gai batetik bestera, garai batera bestera baitarama irakurlea, bide bihurri eta sigi-sagatsuetan barrena.[1]

Euskarazko bertsioa aldatu

1999an Jon Alonsok euskaratu zuen eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu, goian agertzen den izenburuarekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu