Lipari (latinez: Lipara; antzinako grezieraz: Λιπάρα) Italiako uharte bat da, Eoliar artxipelago bolkanikoko zazpi uharteetariko bat. Tirreniar itsasoan dago, Siziliako iparraldean; Messinako probintziaren izen bereko udalerriari dagokio. Lipari artxipielagoko uharterik handiena da, 37,29 km²-ko azalerarekin, eta portu garrantzitsuena ere bertan dago. Biztanleriari dagokionez, handiena da: 10.000 biztanle ditu, eta haietatik 4.400 inguru Lipari hiriburuan bizi dira.

Lipari
Bertako izenaIsola di Lipari
Geografia
KokapenaTirreniar itsasoa
UhartediaEoliako uharteak
Azalera37,29 km²
Punturik garaienaVulcano mendia
Politika
Herrialdea Italia
EskualdeaSizilia
UdalerriaLipari
Gizartea
Biztanleria9.000 bizt.

Izena kontuan hartuz, artxipielago osoari sarritan esaten zaio "Lipariko uharteak", Lipari uharte garrantzitsuenak izena emanda; Eoliar uharteak" esaten zaie, oro har. UNESCOk 2000. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Marina Cortako portuko Ugo di Sant'Onofrio Plaza da Lipariko gunerik garrantzitsuena.

Geografia aldatu

Lipari artxipielago bolkanikorik handiena da Vesuvio eta Etna sumendien artean. Irlen azalera 37,7 km²-koa da, Siziliatik 30 kilimetrora. Hiri nagusiaz gain, populazio gehiena lau herri handienetan bizi da: Pianoconte, mendebaldean; Quattropani, ipar-mendebaldean; Acquacalda ipar kostaldean, eta Caneto, ipar kostan, Lipari hiritik iparraldera.

Geologia aldatu

Geologoak ados daude adieraztean Lipari irlak sumendizko lau mugimenduk sortu zituztela. Hauetariko garrantzitsuena hirugarrena izan zen, K.a. 20000-13000 artean gertatu zena. Beste mugimendu aipagarri bat jazo zen K.a. 9000. urtean[1]. Erregistratu den azken erupzioa K.o. V. mendean gauzatu zen, haizeak apar-harriekin eta hautsekin irlako erromatar herriak estali zituenean. Sumendiak indarrean daude eta fumarolak eta iturri termalak ikusgai dira. Jatorri bolkanikoarengatik, irla apar-harriz eta obsidianaz estalirik dago. Apar-harrizko lanak Lipariko ohizko jarduera izan da, mundu osora esportatuz.

Historia aldatu

Neolito Aroa aldatu

Neolitoan, Lipari, Sardiniaren antzera, obsidianako merkatal gunea izan zen. Sumendi-beira beltz hau oso preziatua izan zen; gune batez hainbat aho zorrotzezko xaflak atera zitezkeelako. Giza-presentzia K.a. 5000 urtekoa da, nekropoliek adierazten duten moduan. Halaere, tokiko legendak Liparus eponimoa ematen dio Campaniatik etorritako buruzagi bati.

Brontze Aroa aldatu

Mizenastar aldian, Liparik zeramika ekoiztu zuen I. Periodo Heladikotik III. Periodo Heladikora[2] [3].

Burdin Aroa aldatu

Lipariko habitata moztu zen K.a IX. mendean ausoniar zibilizazioa erre zenean berreraiki gabe. Etxeko objektu asko berreskuratu dira ikaztutako tokitik.

Greziar eta erromatar aldiak aldatu

Knidoko lehen kolonoak Liparira heldu ziren K.a. 580. urtearen inguruan, Sizilian lehorreratzeko saioek kale egin zutenean haien buruzagia, Pentathlos, hiltzean[4]. Gaurko Castello inguruan ezarri ziren. Kolonoek, Tirreniar itsasoa kontrolatzearren, etruskoak garaitu zituzten. Kartagotarrek irlak kontrolatu zituzten Dionisioren kontra borroka egin zutenean, K.a. 394an, baina afrikarrak joan zirenean, polisak aliantza hirukoitza batean sartu ziren, non Dionisiok sortutako Tindaris kolonia berria baitzegoen. Lipariko ekonomia garatu zen, baina K.a. 304an, Agatoklesek traizio baten bitartez hiria hartu zuen baina, dirudienez, harrapakin guztia itsas-ekaitz batean galdu zuen. Berreskuratutako objektu asko gaur egun Lipariko Aeoliar Museoan daude. Lipari Kartagoko flotaren basea biakatu zen Lehen Gerra Punikoan, erromatarrek konkistatu bazuten ere K.a. 252-251. urteetan. Gerora, Agripak okupatu zuen Ponpeioren kontrako Augustoren kanpainan. Erromatar inperioaren garaian, erretiroko tokia izan zen bainuengatik, gaur egun erabiltzen direnak.

 
Antzinako Siziliako hiriak

Erdi Arotik gaur egun arte aldatu

Beharbada, Lipari izan zen apezpiku-egoitza K.o. III. menditik aurrera. Lehenengo gotzainak, San Agatonek, kostara heldutako San Bartolomeren hautsak aurkitu zituen eta gurtzeko, katedralean jarri zituen. Gaurko erlikiak, gutxienez, 546 urtekotzat jo dituzte. IX. mendean arabiarrek Lipari konkistatu eta gero, pirata sarrazenoek Tirreniar itsasoko kostak harpilatzen zituzten. K.a 839an, sarrazenoek biztanle gehienak hil zituzten, San Bartolomeren erlikiak Beneventora mugitu ziren eta, azkenean, Lipari guztiz bertan behera utzi zen eta bi mendez hutsik geratu zen. Normandoek arabiarrak Sizilian garaitu ondoren 1060-1090 artean, irla populatu zuten, 1083. urtean. Lipariko apezpiku-egoitza 1131an berrezarri zen. Piraten erasoak gorabehera, irla beti populatuta egon da. Irlako gobernua normandoengandik Hohenstaufen erregeengana igaro zen. Beste ondorengo agintariak izan ziren Anjou eta Aragoi familiakoak, Karlos I.a heldu arte.

Franko-otomandar erasoa aldatu

1544. urtean, Hayreddin Bizargorriak, Kapitain Polinaren flotarekin batera franko-otomandar aliantza eginez, Lipari harpilatu eta populazio guztia esklabo bilakatu zuten[5]. Jérôme Maurandek deitoratu zuen kristauak esklaboak egitea[6]. Zenbait hiritarren erreskatea ordaindu ondoren, irletara itzuli ziren. Karlos I.ak birpopulatu zuen irla eta 1556an, greziar akropoliaren harresien gainean beste handiago batzuk eraiki zituen. Gotorleku honek, gaur egun dirauenak, biztanleak babestu zituen, baina irlaren gainontzekoak ez ziren harpilaketaz aske izan Mediterraneoko pirateria desagertu arte, XIX. mendean. Uhartea, Bi Sizilietako Erresumaren bitartez sartu zen Italian.[7]

XX. mendea aldatu

1930 eta 1940 hamarkadetan, Lipari erabili zen preso politikoak atxilotzeko, hala nola, Emilio Lussu, Curzio Malaparte, Carlo Rosselli, Giuseppe Ghetti eta Edda Mussolini.

Kultura eta media aldatu

  • Museo Arkeologikoaren arloak: Eoliar uharteen historia Aurrehistoriatik Aro klasikoak arte; bulkanologia, itsas-historia, eta mendebaldeko Mediterraneoaren paleontologia.
  • San Bartolomeren urteko jaia[8].
  • Wikivoyagek Lipari buruzko bidaia-gida bat du.

Leku interesgarriak aldatu

  • Marina Cortako portua
  • Neolitoko aztarnak
  • Museo Arkeologikoa, Lipariko gazteluan

Erreferentziak aldatu

  1. KELLER, J. (1969): Die historischen Eruptionen von Volcano und Lipari. Zeitschrift der Deutschen Geologischen Gesellschaft, 121. liburukia,179-185. or.
  2. VAN WIJNGAARDEN, Gert Jan (2002): Use and Appreciation of Mycenaean Pottery in the Levant, Cyprus and Italy (1600-1200 BC)
  3. Bernabo-Brea & Cavalier 1980.
  4. DIODORO SIKULO: 5. 9, PAUSANIAS 10. 11. 3-4
  5. Syed, Muzaffar Husain; Akhtar, Syed Saud; Usmani, B. D. (2011-09-14). Concise History of Islam. Vij Books India Pvt Ltd. ISBN 9789382573470.
  6. Anthony Carmen Piccirillo 1. or.
  7. Giacomantonio, M.. (2010). Navigando nella storia delle Eolie. Pungitopo ISBN 978-88-89244-67-8..
  8. Festa di San Bartolomeo a Lipari

Kanpo estekak aldatu