Limpiasko itsasadarra

Limpiasko itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Limpias) Asón ibaiak itsasoratzean sortutakoa da, Santoñako badiaren barnealdean izanik.[1] Bi zati ditu:

  • Ekialdekoa, Limpias eta Tretoko zubiaren artekoa
  • Mendebaldekoa, Angustinako itsasadarra edo Ría de Angustina deiturikoa.
Limpiasko itsasadarra
MotaItsasadar
Geografia
Map
Koordenatuak43°26′40″N 3°28′40″W / 43.4444°N 3.4778°W / 43.4444; -3.4778
Honen parte daSantoñako badia
Hidrografia
Betebidea

Zubitik aurrera, Tretoko itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Treto) izena ere badu.[2] Bere bokalean Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala dago.

Lehen, 1618 eta 1699 artean, Colindres inguruan, ontziola bat zegoen bertan, Gaztelako koroarena. Hala ere, itsasadarrean galeoiak uretaratzea zaila zenez, Guarnizora eraman zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.