Limoneno

konposatu kimiko

Limonenoa monoterpenoide zikliko bat da, lipido saponifikaezina beraz. Zitrikoen azaleko osagai nagusia da[1], izena ere limoiaren azaletik datorkio.

Limoneno
Formula kimikoaC10H16
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioakarbono eta hidrogeno
Motap-menthane monoterpene (en) Itzuli eta menthane monoterpenoids (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,8411 g/cm³
Fusio-puntua−74,25 °C
Masa molekularra136,125201 Da
Arriskuak
NFPA 704
2
1
0
Autoignizio tenperatura255 °C
Flash-puntua42 °C
Identifikatzaileak
InChlKeyXMGQYMWWDOXHJM-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia138-86-3
ChemSpider20939
PubChem22311
Reaxys774123
Gmelin15384
ChEMBLCHEMBL15799
RTECS zenbakiaGW6360000
ZVG13470
DSSTox zenbakiaGW6360000
EC zenbakia231-732-0
ECHA100.004.856
CosIng40731 eta 57187
MeSHD000077222
RxNorm1426477 eta 28730
KNApSAcKC00000823 eta C00003043
UNII9MC3I34447
NDF-RTN0000146762
KEGGD00194

Egitura eta erreakzio kimikoak aldatu

Limonenoa likido koloregabea da giro tenperaturan.

Hidrokarburo alifatikoa den arren egitura ziklikoa du. Karbono asimetriko bat ere badu eta ondorioz bi isomero ditu, R- edo D-limonenoa eta S-edo L-limonenoa. Isomeroek usain desberdina dute, D-limonenoak limoi usaina du eta L-limonenoak pinuaren usainaren antzekoa du[1]. Naturan D-limonenoa agertzen da nagusiki.

Aireko hezetasunak oxidatu egiten du eta karbeola edo karbona sortzen ditu, limoneno oxidoak[2]. Sulfuroaren presentzian deshidrogenatu egiten da eta p-zimenoa ematen du[3].

Tenperatura 300 °C-raino igotzen bada diterpenoa eratzen du.

Ekoizpena aldatu

Landare zitrikoek geranil pirofosfatoa ziklatuz ekoizten dute. Industrialki ekoizteko zitrikoen azala hartu eta bi metodo erabiliz lortzen da, zentrifugazioz eta lurrun bidezko distilazioz.

Erabilerak aldatu

Oso erabilera anitzak ditu limonenoak:

  • Disolbatzaile biodegradagarri gisa garrantzia handia hartu du azken urteetan[2]. Honetaz gain garbikari, margo, itsasgarri eta abarretan erabiltzen da.
  • Farmazia eta elikagai industrian aromatizatzaile gisa erabiltzen da. Elikagaietan zapore indartzailea ere bada, edari, txikle, gozoki eta abarretan[1].
  • Intsektizidetan ere agertzen da gizaki eta abereei kalterik egin ez eta intsektuak hiltzeko gaitasuna baitu[1].
  • Uretan disolbagarritasun txikia du eta koipegabetzile funtzioa duten produktuetan erabiltzen da, toxikoagoak diren sustantziak ordezkatuz[2].
  • Histologia ikerketak egiteko ehunak prestatzeko erabiltzen da, aurrez erabiltzen zen xilenoak baino toxizitate txikiago baitu.

Toxikotasuna aldatu

Limonenoa eta bere forma oxidatuak larruazalean eta arnas bideetan narritagarria da[1], baina horretarako esposizio oso handiak izan behar dira.

Bestalde molekula sukoia da eta kontu handiz manipulatu behar da.

Izaki bizidun urtarrentzako toxikoa da[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Ingelesez) Pubchem. «Limonene, (+)-» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  2. a b c (Ingelesez) Karlberg, Ann-Therése; Magnusson, Kerstin; Nilsson, Ulrika. (1992). «Air oxidation of d-limonene (the citrus solvent) creates potent allergens» Contact Dermatitis 26 (5): 332–340.  doi:10.1111/j.1600-0536.1992.tb00129.x. ISSN 1600-0536. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  3. Weitkamp, A. W.. (1959-07-01). «I. The Action of Sulfur on Terpenes. The Limonene Sulfides» Journal of the American Chemical Society 81 (13): 3430–3434.  doi:10.1021/ja01522a069. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
 
Zitrikoen azaletan aurkitzen da limonenoa.

Kanpo estekak aldatu