Limnologia ekosistema akuatiko kontinentalen ikerketaz arduratzen den zientzia da. Sarritan ekologiaren edo ingurumen zientzien azpidomeinutzat hartzen da. Ur kontinentalen ezaugarri biologiko, kimiko, fisiko eta geologikoak aztertzen ditu. Ur gezako zein gaziko masak ikertzen ditu, mugitzen direnak zein geldi daudenak, eta naturalak zein gizakiak egindakoak. Hortaz, lakuak, putzuak, urmaelak, baltsak, ibaiak, errekak eta hezeguneak ditu lan esparru gisa.

Salburuko urmaelak, Gasteizen.

Geologian paleolimnologia ere aztertzen da, hau da, historikoki laku batek izan duen garapen geologikoa. Paisaia limnologiak, berriz, ekosistema akuatiko horiek paisaiaren ikuspegitik dituen ezaugarriak ikertzen ditu.

Ekologia akuatikoari eta hidrobiologiari estuki lotuta dago, baina horiek organismo akuatikoak aztertzen dituzte batez ere.

Limnologia zenbaitetan ur gezen zientzatzat hartzen bada ere, ur masa gazi kontinentalen ikerketa ere barne hartzen du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu