Limarí probintzia Txileko Coquimbo eskualdea banatzen den hiru probintzietako bat da. Probintziako hiriburua Ovalle hiria da.

Limarí probintzia
 Txile
Administrazioa
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Coquimbo eskualdea
HiriburuaOvalle
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak30°30′S 71°00′W / 30.5°S 71°W / -30.5; -71
Azalera13.354,3 km²
Demografia
Biztanleria170.579 (2017)
Dentsitatea12,77 bizt/km²
gobernacionlimari.gov.cl

Probintziako ibai nagusiaren izena du: Limarí ibaia .

Geografia aldatu

Limarí probintziak 13.553,2 km²azalera ditu; Coquimbo eskualdeko hiru probintzien tamainako bigarrena da.

Iparraldetik Elqui probintziak mugatzen du, ekialdetik Argentinak, hegoaldetik Choapa probintziak eta mendebaldetik Ozeano Bareak edo Txileko itsasoak.

Probintziako ibai nagusia Limarí da, 64 km-ko luzerarekin. [1]

Biztanleria aldatu

Azken erroldan (2017), probintziako biztanleak 170.579 ziren, 12,59 biztanle/km²-ko biztanle-dentsitatearekin.

Probintziako hiri handiena Ovalle da, bere hiriburua, 2017an 111.275 biztanle zituen.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu