Liliolo VI. mendeko elizgizona izan zen, Iruñeko apezpikua izan zena.

Liliolo
Iruñeko gotzaina

589 -
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

589an Toledoko III. kontzilioan parte hartu zuen, non Bisigodoen Erresuman katolizismo erlijio ofizial ezarri zuten. Litekeena da elizbarrutiaren lehendabiziko apezpikua izatea, 587an Rekaredok eratu zuelako[1]. 593an Zaragozako kontzilioan parte hartu zuen, Tarraconensis probintziaren beste apezpikuekin batera[2].

Bere heriotza data ezezguna da, baina 610 baino lehen izan zen, orduko Gundemaroren dekretuan agertzen den Iruñeko apezpikuak Joan izena baitzuen.

Erreferentziak aldatu

  1. de Govantes, Ángel Casimiro. Diccionario geográfico-histórico de España. II, 120 or..
  2. Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. I, 12-13 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.