Lili Kraus (hungarieraz: Kraus Lili, Budapest, 1903ko apirilaren 3a- Asheville, Ipar Carolina, 1986ko azaroaren 6a) jatorri hungariarreko pianista zen. Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten, eta Béla Bartók eta Zoltán Kodályren ikaslea izan zen. 1922an Vienara joan zen, eta han Edward Steuermann eta Arthur Schnabelekin ikasi eta lan egin zuen. 1925ean, Vienako Musika Eskolako irakasle egin zuten. Orduan ezagutu zuen Mozarten musika. 1931n irakaskuntza utzi eta kontzertuak ematen jarri zen. Mozarten musika interpretatzen espezialista izan zen, eta 1960ko hamarkadan haren pianorako kontzertu eta sonata guztiak interpretatu zituen. Haydn, Mozart, Beethoven eta Schuberten lanak ere jo izan zituen.

Lili Kraus

(1971)
Bizitza
JaiotzaBudapest1903ko apirilaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaAsheville (Ipar Carolina)1986ko azaroaren 6a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaFranz Liszt Musika Akademia 1922)
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli 1923)
Hizkuntzakingelesa
hungariera
Irakaslea(k)Zoltán Kodály
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli eta musikagilea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 5e6b2053-edb3-4566-b10c-de82bb59db0c Discogs: 823059 Allmusic: mn0002181075 Edit the value on Wikidata

1967tik 1983ra bitartean Texas Christian University-n, Texasen, irakasle aritu zen.

Haren senarra Otto Mandl austriar filosofo judua zen; gero katoliko egin zen.

Erreferentziak aldatu