Likurgoren kopa kristalezko Erromatar kopa bat da, diatretum edo kaiola-kopa motako adibide bitxia. Dichroic delako beiraz IV mendean egin zuten. Argia beira honetatik igarotzeko moduaren arabera, beirak kolore bat edo beste bat hartuko du; gorrixka itxura atzeko aldetik argiztatuta eta berdexka itxura aurrez aurre argiztatuta.[1] Beira mota honekin egindako osorik dagoen erromatar gauzaki bakarra da,[2] eta kolore aldaketa erakusten duen zirragarrienetakoa.[3]

Likurgoren kopa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaIV. mendea
Honen izena daramaLycurgus of Thrace (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)dichroic glass (en) Itzuli eta zilarra
Deskribapena
Kokapena
LekuaLondres
BildumaBritish Museum
Inbentarioa1958,1202.1
JabeaBritish Museum

Beira aldatu

Beira mota honek sortzen duen dichroic efektua lortzeko, urre eta zilarrezko nanopartikulak proportzio txiki txikian eta era sakabanatuan egon behar dira. Prosezua ez da argia eta dirudienez beira mota hau sortu zutenek ez zuten teknika ondo menderatzen; ziur asko halabearrez sortu izango zuten, urre eta zilarrezko hauts partikulen nahasketa baten "kutsadura"ri esker. Baliteke sortzaileek jakin ez izatea osagaietako bat urrea zenik, hain txikia baitzen urre kopura (izan ere erromatar zilar gehiena urre kopuru txikiak ditu).

Ikonografia aldatu

Koparen irudi nabarmenena Likurgoren irudia da, oinetakoak jantzita baina biluzik eta mahats landareak inguratuta agertzen da.

Ziurrenik kopa hau, Bakoren omenezko gurtza ospakizunetan[4] edateko egin izan zuten.

Historia aldatu

Kopa ziur asko "Alexandrian egina" izan zen edo agian Erroman 290 - 325 urte inguruan eta bere neurriak hauek dira ː16.5 cm × 13.2 cm (6.5 in × 5.2 in).[5] Aipagarria da koparen egoera paregabea. Agian eliza bateko altxor moduan zainduko zuten edo baliteke sarkofago batean gordeta egon izana.

Jatorria eta hasierako gora beherak ezezagunak dira eta idatziz lehendabiziko aldiz 1845 urtean aipatua izan zen. Garai hartan frantziako idazle batek aipatzen du "duela urte batzuk" M. Dubois"[6]-en eskuetan egon izan zela. Ziurrenik hau Rothschild sendiak[7] eskuratu baino lehentxoago izango zen; izan ere Lionel de Rothschild 1857 urtean koparen jabea zen eta garai hartan Gustav Friedrich Waagen-ek ikusi zuenean "barbaroa eta oingabea"[8] zela adierazi zuen. 1958 urtean Victor, Lord Rothschild-ek British Museumari saldu zion 20.000 £ truke.

Erreferentziak aldatu

  1. British Museum Highlights; Freestone, 270-273; see also this pdf with good images under both lights
  2. British Museum - The Lycurgus Cup
  3. Freestone, 271
  4. Harden, 248
  5. Williams, 342; the British Museum Highlights has "4th century AD. Probably made in Rome". The dimensions are also from Williams and the Highlights; the Collection database has 15.88 cm (6.3 in) for the height, perhaps a difference arising from the remounting of the foot.
  6. "il y a quelques années, entre les mains de M. Dubois", Harden, 247.
  7. Harden, 247
  8. Reist, Inge (ed.), "Le Gout Rothschild", in British Models of Art Collecting and the American Response: Reflections Across the Pond The Histories of Material Culture and Collecting, 1700–1950, p. 104, 2014, Ashgate Publishing, Ltd., ISBN 147243806X, 9781472438065, Google books

Jakingarri gehiago aldatu

  • Elsner, Jaś, "The Lycurgus Cup", Chapter 12 in New Light on Old Glass: Recent Research on Byzantine Mosaics and Glass, 2013, British Museum Research Publication No. 179, British Museum Press, ISBN 9780861591794
  • Harden D.B. and Toynbee J.M.C., The Rothschild Lycurgus Cup, 1959, Archaeologia, Vol. 97,
  • Scott, G. A Study of the Lycurgus Cup, 1995, Journal of Glass Studies (Corning), 37
  • Tait, Hugh (editor), Five Thousand Years of Glass, 1991, British Museum Press

Kanpo estekak aldatu