Likido amniotiko

Zaku amniotikoan, umekia inguratzen duen likidoa.

Likido amniotiko umetokian eta zaku amniotikoan dagoen eta umekia inguratzen duen isurkari garbia da, umekiak berak hein handi batean sortzen duena.

Likido amniotiko
10 asteko umekia zaku amniotikoan, likido amniotikoz inguratuta Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHeta A16.378.149 A12.098 eta A16.378.149
Terminologia anatomikoa

Bere eginkizun nagusia umekia babestea da, balizko kolpeak arintzen baititu. Horretaz gain, tenperatura konstantea mantentzen du, hainbat elikagai ematen dio umekiari, eta honen biriken eta sistema muskulu-eskeletikoen garapenean parte hartzen du.

Isurkari honek pH alkalinoa (pH=7,4) du, eta bere bolumena aldakorra da haurdunaldian zehar (haurdunaldiaren 34. astean bere gehienezko bolumena lortuz: litro bat). Azterketa ginekologikoetan sendagileak likido amniotikoaren bolumena aztertu ohi du, haurdunaldiaren balizko arazoak saihesteko.

Osaketari dagokionez, ura, proteinak, gluzidoak, lipidoak, hormonak, urea eta elektrolitoak -besteak beste- ditu.

Haurdunaldiaren bukaeran zaku amniotikoak puskatu egiten da, likido amniotikoa kanporatuz. Honek erditzearen hurbiltasuna adierazten du.

Amniozentesi izeneko azterketan likido amniotikoaren bolumen txiki bat amari ateratzen zaio, umekiaren azterketa genetikoa egiteko.

Kanpo estekak aldatu