Likidotasun-tranpa

Likidezia-tranpa» orritik birbideratua)

Ekonomian, likidotasun-tranpa eskola keynestarrean azaltzen den egoera bat da, non diru-politikak ekoizpenari eta salneurriei eragiteko duen ahalmena galtzen duen, epe laburrerako interes-tasa nominala 0 denean. Teoria keynestarrean, diru-eskaintza handitzeak interes-tasen murriztea dakar. Interes-tasen murrizteak, berriz, ekoizpena berpiztu egiten du. Epe laburrerako interes-tasak 0 edo 0tik gertu daudenean, aitzitik, diru-eskaintza gehitzeak ezin du interes-tasa murriztu, hau ezin baita negatiboa izan (inork ez baitu 100 euro emango gero 98 jasotzeko, esaterako) eta horrela diru-politikak bere eraginkortasuna galtzen du.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Gauti B. Eggertsson: liquidity trap, The New Palgrave Dictionary of Economics, 2008.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.