Lherzolita arroka igneo ultramafiko bat da. Olibinoz osatua dago % 40tik % 90era, eta gainerakoa ortopiroxenoa da gehienetan, eta klinopiroxenoak zenbaitetan. Mineral osagarriak espinela eta granate aluminikoak dira. Beste peridotitak bezala, 20-30 kilometroko sakoneran sortzen dira. Sakonera handiagoetan plagioklasa espinela bilakatzen da. 90 kilometroko sakoneran piropo granatea egonkorra da. Goi mantuaren osagarri nagusietako bat granate lherzolita da, 300 kilometroko sakoneraraino. Ofiolita konplexuetan harzburgita ohikoagoa bada ere, lherzolita ere askotan agertzen da. Kinberlitatan xenolito forman ere agertzen da. Espinela lherzoliten urtze partzialetik basalto magmak sortzen dira.

Lherzolita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Lherzolita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Olibino
Ortopiroxeno
Klinopiroxeno
Espinela
Granate
Plagioklasa

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.